Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Milaka otsoren agerketa, goseak ordokira bultzaturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
Rafael, halaber, "nahimen gotikoaren" agerketa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.
Ortega-ren suposizioan, Cervantes den estiloa, Espainia den estiloaren agerketa distiratsu bat da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 151. orr.
"El Cuartel Real"en agerketa berehala abiatuko zelakoan, moldiztegitxo garraiagarri horietako bat eskaini zidan Cristóbal Pérez zuzendari teknikoak, Zugarramurdiko gotorlekura propio bidalia; eta artikuluak prestatzeko agindu zidan egunkariko zuzendari orokorra izendatu zuten Valentín Gómez delako batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 145. orr.
Calder: Grabitatea eta grazia agerketak ere jakinmin handia sortu zuen, eta 582.799 lagun erakarri zituen museora. Berria - Kultura 2004-01-14