Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afrikar 1 izlag/izond Afrikakoa, Afrikari dagokiona; Afrikako biztanlea.

Afrikar tribu haietako kideek zioten bezala egia bazen argazki makinak arimak lapurtzeko tresnak zirela, arima erdia salbu zeukan oraindik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Bere azken lanean Fight to Win-en, afrikar batasunaren aldeko aldarria egiten du.  Berria - Kultura   2004-07-23

Topikoa da esatea afrikar herriak, adibidez, Mendebaldeko europar herriek mila urte edo gehiagotan lorturiko politika-, gizarte- eta kultur mailako aurrerapena belaunaldi batean edo bitan lortu nahian zebiltzala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Bereziki ikusi da hor Afrikar herri pobreetan berotze horrek nolako ondorioak izanen dituen.  Herria   2005-02-10

Lehen Mundu Gerraren bezperan, afrikar estatu bakarra zen independentea, Etiopia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Harresi-oihalen kontra, afrikar emakumeak bere adatsaren masa bihurrikatuak bermatzen zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Liburu honek frogatzen du, duela 2 milioi urte afrikar antropoideak ginela denak, eta duela 300 milioi urte anfibioak ginela denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 398. orr.

Gerra anglo-germaniar honek, munduaren ekialdeko afrikar bihotzean zertuak, berekin ekarri zituen bide batez, gerrekin gertatzen den bezala, borrokaldien "albo-erakustaldi" batzuk, garrantzi handiegirik gabeko eskualde urrunetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 472. orr.

Bitartean, arabiar itsasontziak goitik beheraino zebiltzan afrikar itsasertzean Suezetik Sofalaraino, eta gainera Indonesiaraino ere iritsiak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Mediterraneoak bustitzen duen afrikar itsasbazterrean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Ordurako, nolanahi ere, baliteke Realak afrikar jatorriko bi gaztetxo fitxatzea hain arraroa ez izatea.  Berria - Kirola   2006-02-15

Apirilaren 29 eta 30ean, Hazparneko Elgar Zentroan Afrikar dantza ikastaldiak.  Herria   2005-04-14

Afrikar oihu modernoa.  Berria - Kultura   2004-02-15

Harro dago afrikar odola daramalako.  Berria - Kirola   2006-04-21

Bere azken lanean Fight to Win-en, afrikar batasunaren aldeko aldarria egiten du.  Berria - Kultura   2004-07-23

Afrikar giroko San Franciscotik buelta pare bat eman ostean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 139. orr.

Horregatik, bisigodoek ez dute gizarte feudal sendo bat -zinezko "jaunekin" lurraldean zehar- eratu; eta horregatik, haize afrikar bafada batek airean eraman ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Langileak falta zirelarik, kolonietako ustiakuntza-sistemak, afrikar esklaboen salerosketara jo behar izan zuen gero eta gehiago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

2 (izenondo gisa)

Eszipion Afrikarraren zenturioietako batekin egin behar al nuen topo?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Arraza zuri ariarraren gehiagotasun naturalaren tesia, eta arraza afrikar eta asiarren ezein kultura landutarako ezgaitasun naturala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

Estuago nahi du ordea azkoina harian, eta anaia txikiaren kargu utzi du beltz afrikarren miseria: "haiek goseak hiltzen daude zuk gehiegi duzulako".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Baina ez zen gripea izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte afrikarra hil zuena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

Literaturan, izpiritu espainol -afrikar- patologiko honen agerpenik onena mediku batek eskaintzen du: Baroja-k.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 189. orr.

XVIII. mendeko Ilustratuek arima espainol afrikar hori zibilizatu egin nahiko dute: izpiritu "frantses" pixka batekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

Iaz, bost langile afrikar kaleratu zituzten ontziak ez deskargatzeagatik.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Mahainguru baten ondoren, gurekin batera aritutako idazle afrikarraz galdetu nion, ez baitzen jatetxean ageri.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Iaz, bost langile afrikar kaleratu zituzten ontziak ez deskargatzeagatik.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Izan ere, herri afrikar askotako sineskeran, hitzaren sorrera gorpuzten baitu kurriloak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

Bederatzi urtetan 150 film afrikar eskaini dizkiete bartzelonarrei.  Berria - Kultura   2004-11-16

Gau afrikar hura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Aurelius Augustinus filosofo afrikarra da, Kristo o.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 7. orr.

Aladinek bere kontaketa amaitu bezain laster, amak hamaika birao eta hitz ustel jaurti zituen azti afrikarraren kontra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

3 (izen gisa)

Kendu zientzia, eta europarra afrikar edo asiarraren parekoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 153. orr.

Eta Afrikar ederrak bekokia inarrosi zuen eta hatz bat altxatu. Gela barruan hiru marinel daude: patroi zaharra, ondarrutarra; pilotua, ondarrutarra hori ere bai eta marinel gazte bat, afrikar beltza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 55. orr.

Hor ziren afrikar beltz esklaboen ondorengoak, bortxaz Atlantikoan zehar eramanak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

-57 asiar, 21 europar, 14 mendebaldeko eta 8 afrikar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 139. orr.

Afrikak ez duela egiten historiarik, Afrikan historia agitu bakarrik egiten dela -oholtza bat baino ez da-, ez afrikarrek egina, atzerritarrek baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 175. orr.

Horregatik guziagatik diote afrikarrek, kurriloa plagiatuz ikasi genuela gizakiok hizketan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

Ez dakit zergatik, afrikarren sineste horrek, harako Pero Grullo gaztelar hura ekarri dit gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

Afrikarren telefono lokutorioan bidaiarako gozokiak erosi eta markesinan dagoen jende artean aurkitu du txokoa. zer izan da mende hau Hiesak jotako hainbeste eta hainbeste afrikarrentzat?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 96. orr.

Agian horrelakoetan, beso gihartsudun etorkin poloniar, italiar eta afrikar saldoek oihu egingo zuten norberak bere hizkuntzan, elkar ulertu gabe, dezepzioak eta amorruak jota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.

Ekialdeko pistola astun eta zehatzak, afrikar mertzenario baten eskutik iritsi amerikar armadaren soberakinetarik 22 rifle mitikoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Lau afrikar klandestino zituen untzi horrek barnean.  Herria   2003-01-28

4 afrikar altze (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Afrikar altze ("Taurotragus oryx") Taurotragus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae azpifamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia   Afrikar altze, Wikipedia

5 afrikar-amerikar (corpusean ez dago; ETCn 82 agerraldi) ik afroamerikar.

Ama afrikar-amerikarra eta aita indiarra duela esan dit, lañotasunez, berak behintzat 'afrikar-amerikar' horretan zuzentasun politikoaren zama ez duela erakutsiz. ETC-literatura, saiakera   Koioteren arrastoa, Edorta Jimenez, Susa, 2006

Bai hildako mutil haren deitura berekoa, esklaboen deitura, milaka edo agian milioika afrikar-amerikarren esklabo-deitura arrunta. ETC-literatura, saiakera   Ikusezin, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2009

Eskuineko populistek sustatzen dutena herriaren (jendartea) eta elitearen zein beste hirugarren talde baten arteko talka da, non, adibidez, etorkinak, islamistak, edo afrikar-amerikar ekintzaileak sar daitezkeen. ETC-literatura, saiakera   Populismoaz, Joseba Gabilondo, Txalaparta, 2017

Haiek diotenaren arabera, "pobre" egiten zaituenak (zuri ala beltz, emakume, armeniar edo afrikar-amerikar egiten zaituenak) ez omen luke zure pobretasuna baldintzatu behar (zure klase sozioekonomiko edo politikoa): horrek ba al dauka zentzurik? ETC-literatura, saiakera   Demokraziaren pribatizazioa, Jule Goikoetxea, Elkar, 2017

Gehienak, gutxiengoren batekoak dira: gazteak, hispanoak edo afrikar-amerikarrakETC-prentsa   Berria, 2008-10-09

Demokrata izateaz gain, afrikar amerikarra ere bazen. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-24

Juduena ez da, ordea, McCainen alde lanean ari den koalizio bakarra, badira gehiago ere, besteak beste, asiar-amerikarrena, afrikar-amerikarrena, gerra beteranoena, hispanoena eta abar eta abar. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-29

Milaka dira, jada, lehen aldiz bozkatzera joan direnak, asko afrikar-amerikarrakETC-prentsa   Berria, 2008-11-02

Gehienak, gutxiengoren batekoak dira, batez ere, gazteak, hispanoak edo afrikar-amerikarrakETC-prentsa   Berria, 2008-11-02

Afrikar amerikarren esperientzietatik abiatuta historia alternatiboa proposatzen dute bere lanek, orainaren konplexutasuna agerian utziz. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-04

Beste alde batetik, afrikar amerikarren bluesak bere errealitate gordinaren kutsua eman dio metalari, galera, depresioa edo bakardadea azpimarratzen baititu. ETC-entziklopedia   Heavy metal, Wikipedia

1965 - Malcolm X, ministro musulman afrikar-amerikarra, beltzen eskubideen aldeko borrokalaria, eraila (j. 1925). ETC-entziklopedia   Otsailaren 21, Wikipedia

6 afrikar bufalo (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Afrikar bufaloa ("Syncerus caffer") Afrikar bufalo Syncerus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae azpifamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia   Afrikar bufalo, Wikipedia

Ingelesez, Amerikako bufaloa deitzen dute, nahiz eta adituentzat "bufalo" sailkapena ez dator espeziearekin. Benetako bufaloak Asiar bufaloak eta Afrikar bufaloak omen dira. ETC-entziklopedia   Ameriketako bisonte, Wikipedia

Hortxe dago Afrika osoko elefante, jirafa edota errinozero kontzentraziorik handiena. Afrikar bufalo, antilope eta zebra ugari ere bada, baita harraparirik ere: lehoiak, leopardoak eta gepardoak. ETC-entziklopedia   Amboseli parke nazionala, Wikipedia

Gehien ehizatzen dituzten animaliak, ñuak, bestelako zerbido handiak, zebrak, basurdeak eta afrikar bufaloak dira. ETC-entziklopedia   Lehoi, Wikipedia

Fauna ugaria da; ugaztun handiak daude (elefanteak, lehoiak, lehoinabarrak, afrikar bufaloak, hipopotamoak, errinozero beltzak) eta hegazti dibertsitate altua. ETC-entziklopedia   Malawi, Wikipedia

7 afrikar diaspora (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Frantzian eta bereziki Paris inguruan bizi den afrikar diasporakoak dira "Afrikara" gunea egiten dutenak. ETC-prentsa   Argia, 2005-04-10

NON, AEBetako eta EBeko afrikar diasporako artistez osatutako kolektibo bat da. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-28

Afrikar diaspora Afrikatik ateratako beltz koloreko pertsonen exodoa adierazteko kontzeptua da. Exodo horren barruan hasierako pertsonen ondorengoak sartzen dira baita ere. ETC-entziklopedia   Afrikar diaspora, Wikipedia

8 afrikar elefante (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Afrikar elefantea 1990an gehitu zen Bat Eranskinean. Harrezkero, Afrikako estatu batzuek Bi Eranskinera jaistea lortu dute, salgai batzuen merkaturatzea ahalbidetzen duena. ETC-entziklopedia   Boli, Wikipedia

Gaur egun afrikar elefanteen antzeko ibilerarekin konparatzen da. ETC-entziklopedia   Tyrannosaurus, Wikipedia

9 afrikar enara (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Afrikar enara, Hirundo lucida. ETC-entziklopedia   Enara, Wikipedia

10 afrikar eper (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Afrikar eper ("Alectoris barbara"). ETC-entziklopedia   Alectoris, Wikipedia

11 afrikar erle (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Afrikar erlea, baita erle hiltzailea ezizenez ere ezaguna, apis mellifera scutellata eta erle arruntaren nahasketatik sortutako erle espezie hibrido bat da. ETC-entziklopedia   Afrikar erle, Wikipedia

12 afrikar lehoinabar (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Afrikar lehoinabarrak oso animalia indartsuak dira, beraiek baino 3 aldiz gehiago pisatzen duten animaliak hil eta zuhaitz baten gainera igotzeko nahiko indarra izanik. ETC-entziklopedia   Panthera pardus pardus, Wikipedia

13 afrikar milazka (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Afrikar milazka ("Tamarix africana") "Tamarix" generoko zuhaixka bat da, jatorria mendebaldeko Mediterraneon duena. ETC-entziklopedia   Afrikar milazka, Wikipedia

14 afrikar mokozabal (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Platalea alba - afrikar mokozabalETC-entziklopedia   Mokozabal, Wikipedia

15 afrikar papagai (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Afrikar papagaia "Poicephalus" generoko animalien izen arrunta da. Hegaztien barruko Loro Psittacidae familian sailkatua daude. ETC-entziklopedia   Afrikar papagai, Wikipedia

16 afrikar tripanosomiasi (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Zaldi gogorrak dira bertako ingurunera ondo egokituak. Baita tse-tse euliak zabaldutako afrikar tripanosomiasi gaitzaren aurrean ere. ETC-entziklopedia   Bobo (zaldi) Wikipedia

17 bufalo afrikar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Animalia askoz ere handiagoen aurka, Ugaltze-aparatu genitaletan egiten ohi dute eraso, eta frogatuta dago zelan zikiratuak izan diren bufalo afrikarrak animalia hauen erasoen ondorioz. ETC-entziklopedia   Azkonar eztijale, Wikipedia

18 elefante afrikar (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Elefante afrikar guztiak ez dira espezie berekoak; genetikoki bi talde bereiz daitezke. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-25

Izan ere, whiski botilaren barruan elefante afrikar bat hiltzeko adina arratoi-pozoi baitzuen xiringa batez sartuta. ETC-literatura, saiakera   Txatartegirako ipuinak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2010

Elefante afrikarra da lehorreko espeziea eta zeroia edo kaxalotea itsasokoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

19 hego(-)afrikar ik hegoafrikar.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus