Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afroamerikar izond/iz afrikar jatorriko amerikarra.

Fatima Mernissi, eta Toni Morrison eta emakume afroamerikarren literatura izango dituzte hizketagai Josune Muñozek eta Esti Ezkerrak literatura eskolak gaur Larrabetzun antolatutako hitzaldian.  Berria - Kultura   2006-02-18

AEBetako zentro ebanjeliko batetik sortuak ematen dute gazte afroamerikar horiek, eta grazia gutxiko baina fede oneko aholku moralez beteriko saioa aurpegiratu ziguten; alde egiteko ordua zen seinale.  Berria - Kultura   2004-07-18

Autesle afroamerikarrak bozkalekuetara kopuru handietan joatea espero da berriro ere.  Berria - Mundua   2004-10-24

Tradizionalki, azken hamarkadetan, behintzat, afroamerikarrak Alderdi Demokratari lotuak egon dira.  Berria - Mundua   2004-10-24

Lan honekin eman zion bultzada Black New Wave deitutakoari ere, afroamerikarren gaiak afroamerikarren ikuspegitik jorratzen dituen zinema. Lautik hiru ez ziren ez Wayne, ez Mitchum, ez Martin, manumitugabeko afroamerikarrak baizik.  Berria - Kultura   2006-04-26

Elizgizona eta predikaria izateak erraztuko zion, akaso, enpresaren munduan sartzea, eta afroamerikarren esku zegoen negozio bakanetariko batean sartu zen: ehorztetxeen negozioan.  Berria - Kultura   2004-07-14

Ameriketako Estatu Batuetan 1999an giza garapenaren indizea zurientzako 0,870ekoa izan zen eta beltzentzat, edo -izan gaitezen political correct- afroamerikarrentzat, berriz, 0,805ekoa zen (eta hispanoena, 0,756).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.

Jendea dantzan ari izango da, mugimendu zoro eta desartikulatuekin, onek, alakalufeek edo yamanek suaren inguruan egingo luketen eran, edo New Yorkeko afroamerikar gazte haluzinatuek player merke baina ozenaren alboan bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus