Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afixa (ETCn 2.110 agerraldi; orobat afixe 10 agerraldi) 1 iz zerbaiten berri emateko edo publiziatea egiteko erabiltzen den horma iragarkia. ik afitxe.

Ez oharrik, ez afixarik, ez oroigarririk.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Orain, aldiz, afixa horietan zein izenez agertuko zen erabakitzeko ordua heldu zitzaiola ohartu zen Joselu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Taularen gainean afixa bat zegoen, soldadu kaskodun baten irudiarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Hara non ikusten duen leiho batean ezarritako afixa batean: "Gela zatia alokagai".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

"Barzina eta Grenetek entzun gaitzatela" lema daukan afixa bat hedatzen hasia du Baionan Euskal Herrian Euskaraz elkarteak egun hauetan.  Herria   2005-08-04

La metro muove la città (Metroak hiria mugitzen du) dio afixak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

Salgai, zioen afixak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Beste xehetasunentzat ikus afixak.  Herria   2001-08-09

Goitik zintzilik haizemaile zuriak biraka, Bogart-en argazkiak eta afixak paretetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 260. orr.

Matrix filmaren afixak betetzen du dena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Nekazari ezjakin batek ezin zituen afixak irakurri susmagarri bilakatu gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Gazte andana batek arrandegi izandako hartatik kontzertuetako afixak kendu dituzte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 155. orr.

Horma behinola zurietan aspaldiko zezenketetako afixa pare bat, mostradore txikiaren bueltan lau aulki, eta barruraxeago mahai pare bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.

Erizainak Isiltasuna eskatzen duen afixan iltzatu ditu, atzamar erakuslea ezpainetara eramanez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Pasaiako kaleak eta hormak afixaz beteta zeuden, Hernaniko Young Play dantzalekuan jokatzekoa zen boxeo lehia iragarriz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

1978ko udazkenean, Konstituzioaren erreferendumean abstenitzeko deia egiten zituzten afixak pegatzen ari zela, inkontrolatu talde batek Ander harrapatu eta bortizki jipoitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Bidean, zezenketen afixak ugalduz doaz eta, horiek sarriago ikustean Bilboko publiko gupidagabearen jarrera odolzaleaz idatzi zuena etorri zaio gogora Ernest Hemingwayri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 41. orr.

Eskuak kola lodiz apaindurik, afixetan agertzen ziren ezkerreko zein eskuineko hautetsien irri mardul eta faltsuak jasan behar genituen ondorioz, gohainak gontzetarik jauzarazi arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 159. orr.

Nesketako batek horman zeuden afixetako bat seinalatu zuen algaraka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

Afixetako batzuk euskaraz dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 41. orr.

Joanden aste ondarrean hasi dira murru paretak eta saltegietako mahainak, Benito LERTXUNDI kantariaren argazkiz eta afixez betetzen.  Herria   2001-10-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zehazkiago, afixa ikusgarri haien atzean zeuden ideia ustelak izan ziren hiri eder hartako karrikak infernu bilakatu zituztenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Argazkiak, urrutitik ateratako fotoak, ez zuen informazio gehiago eransten: jendetza zuhaitz tantai artean, afixa handi baten aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 165. orr.

Gogoan ditut aldizkari ilustratu baten hiruzpalau ale; azken urtean Milanera bitan joan zela adierazten zuten bi tren-txartel; baita hainbat pelikulen afixa txiki koloretsuak ere, tartean Shangai Express filmarena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 215. orr.

Orduan, lehen aldikotz, ikusi genituen Baiona hirigunean eta iparraldeko hirietan alimaleko afixa batzu eta elgarretaratze handi batzu euskararen alde.  Herria   2004-01-15

Lehenengo solairuan musika eskola bat zegoela irakurri zuen plastikozko afixa batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

AFIXA LEHIAKETA.  Herria   2004-02-12

Afixa puskak daude oraindik itsatsirik oholetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Afixa moldadüra, 40 X 60 heinean egitekoa, egilearen izen eta beste xehertarzüneki, Züberoako Hondarearen Etxean üztekoa da, dagün martxoaren 31 ko, berantenik.  Herria   2004-02-12

"Antso Handia pastorala" alkarteak afixa moldatze primaka bat plantatzen dü, nahiant ororer zabalik. Espaloiaren bi muturretan, antzerki afixez beteriko bi iragarki zutabe zeuden, karratu berde, hori, gorri, urdinez estalirik, arlekinen antzera jantziak.  Herria   2004-02-12

Odeonsplatzetik urruntzen nintzen bitartean, onartu behar izan nuen neure baitan ere bazeudela propaganda afixetakoak bezalako sentimenduak eta zirrarak, eta asaldura bortitzak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afixa bat (9); afixa batzuk (3); afixa ere (3); afixa handi (3); duen afixa (3); zioen afixa (4); zuten afixa (4)

afixak ikusi (3); dio afixak (3); zioten afixak (4)

duen afixan (3)

lehendakaria eta afixaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus