Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
afitxe (ETCn 30 agerraldi) iz zerbaiten berri emateko edo publiziatea egiteko erabiltzen den horma iragarkia. ik afixa.
Dexente denbora pasatu zen [...] handik urte batzuetara auto garaje batean Bibendum deituriko irudia afitxe batean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.
Hasieratik erabilitako afitxeak, bideo-zinta bat eta diapositibak argitaratu eta ikusgai jarriko ditu. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Elgarretaratze hortarat deitzen zuten afitxetan irakur zitaizkeen "Maitasunak sustaturik" hitzak. Herria 2003-12-04
Esku-soinua elementu ohikoa da XIX. mende amaierako afitxetan, eta esan liteke Pariseko funtzionarioek Senako bazterretan egiten zituzten erromerietan esku-soinua zutela beti aldamenean, pintaturik ikusi zuen arte. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.