Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxiki2 1 iz esku pilotan, pilota eskuan atxikitzea, huts gisa jotzen dena.

Bi pareak elgarren bete eta dudaxka bat azken kintzean, heian urrungo pilota bat airetik ekartzean Barriolak atxiki egin ote zuen.  Herria   2004-10-14

2 iz zigarro eta kidekoez mintzatuz, zupatzea. ik zupada.

Axolagabekeriaz zigarroari azken atxikia eman, eta zigarrokina jaurti zuen; denbora pasa jardun zuen kaleko ikuskizunari begira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 332. orr.

Mirandek gutunazalean sartu zuen orri zimurtua, eta atxiki luze bat eman zion zigarretari etxeko atariaren klandestinitatean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 195. orr.

Aspergarri eta... - atxiki luzea eman zion purutxoari, eta kea astiro bota gero, larri itxura eginik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Lehenbizi, edontzia ur beroz betetzen zuen; gero, azukrea jarri ondoren, rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan; eta su ematen zion, erretzen begiratzen zion, serio-serio, zigarroari atxiki geldoak egiten zizkiola, alkoholaren sugar altuak aurpegia berdatzen zion bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

Banan-banan, eta gogoz kontra, zutitu egin dira gizaseme guztiak, eta nor bere kasa prestatu da: zigarretari azken atxiki bat egin, otoitz isil bat esan, edota begiak itxirik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

Orain, ordu ttikitan, hori guztia hartu dut Adela eta Esther turismo sexuala egiten ikusi ditudalako: Adela eta Karmelo belarretan etzanak zeuden eta tarteka bi zigarroren mutur goriek, atxikia ematerakoan, elkarrengandik oso hurbil zeudela erakusten zuten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 130. orr.

Tiro hotsak ez zuen berez etenik sortu sekuentzia horretan, eta eskuetan zituzten zigarro piztu berriei atxikia emanda umezainek buruak itzuli bazituzten, gizasemea kolpetik isildu zelako izan omen zen gehienbat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 38. orr.

Mary Annek atxiki laburrak ematen zizkion zigarroari, eta ohi baino urduriago zirudien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 49. orr.

Willy Eisnerrek bere zigarretari atxiki bat eman eta kea baztertu zuen aurretik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

3 atxiki handi

Kirol-elkarte hori, zezta puntari eta atxiki handiari emana, arras osagarri onean da.  Herria   2003-11-27

Elkartea osagarri onean dela, lauetan-hogoi bat pilotari barne ttipi eta handi, zezta-puntari eta atxiki handiari emanak.  Herria   2003-03-27

4 atxiki txiki (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Xafla gogor trinko eta leuna, ageriko akatsik ez duena baina marrak, gune kolorgetuak, adabakiak eta adabegi atxiki txiki eta osasuntsuak dituena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Hasiera batean, Freddie eta bere familia lehengusu batzuekin bizi ziren Felthamen (Middlesex) inguru hartan etxe atxiki txiki bat aurkitu zuten arte. ETC-entziklopedia   Freddie Mercury, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus