Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Batzuek zigarroak azkar eta zupada sakon eta arinetan erretzen dituzte. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 196. orr.
Zigarroari zupada eman eta txarraldia sartu zaio. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Zupada bat eman zion porroari. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 69. orr.
Puruari beste zupada bat eman nion, zaldiaren gainean, irabazle. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 183. orr.
Zupada luzea eman dio Raimundak zigarroari. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 127. orr.
Txirria sutu eta zupada sakon bat eman dio: haxixaren abisua biriketan, mezularia burura abia dadin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.
Hiru zupada eder sartu dizkiot haxixari. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 316. orr.
Jimmy Herf gora eta behera zebilen, artega, zigarro bati zupadak jotzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.
Hori esanda, azken zupada jo dio txirriari. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.
Beste zigarro bat isiotu, zupada pare bat eman eta buztinezko hautsontzian amatatu du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.
Giltza oraindik eskuan zuela, zigarreta piztu zuen, pare bat zupada eman zizkion, baina berehala itzali zuen hautsontzian. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 26. orr.
azken zupada (3); beste zupada bat (3); zigarroari zupada (4); zupada bat eman (4); zupada luzea (4); zupada sakon (4)