Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurko egunean ere, burasoen gehiengo nagusiak ikastolaren besta batzordean dihardu, autofinantziazioak kezkaturik, eta esku-kolpe bat zintzoki emanez, taloak errez zein baso berriak betez, herriko plazan zein Senpereko lakuan. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 224 zbk., , 2018 - urtarrila_ otsaila
Alaves Fundazioak 200 milioi pezeta inguruko aurrekontua du eta helburua ahalik eta autofinantziazio mailarik altuena lortzea da. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-10
Aspaldidanik zuten elkartekideek hori buruan, beti ere autofinantziazioan urratsak emate aldera. ETC-prentsa Argia, 2000-07-02
Komunikazio proiektuen autofinantziazioa geroz eta handiagoa dela jakin badakigu, eta bide horretan ari gara lanean, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza gero eta proiektu sendoagoa delako, baina, oraindik ere, diru laguntza izatea beharrezkoa dugu. ETC-prentsa Berria, 2005-06-29
Orain arteko estrategiaren analisia egin, eta aurrera begira irakurle berriak erakartzeko, autofinantziazioa areagotzeko, eskaintza zabaltzeko, proiektu berriak sustatzeko... zer egin eta nola joka dezakegun aztertzea beharrezko ikusten dugu. ETC-prentsa Berria, 2006-11-16
Zentroak eskainiko dituen zerbitzuei esker autofinantziazioa lortzea da Baketik-en helburua. ETC-prentsa Berria, 2006-10-15
Batetik, autofinantziazio-maila (publizitatearen sarrerak batez ere) gehitzeko arazoak dituztelako, jende gutxi ari baita ekonomia-esparrua kudeatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 62 zbk., , UEU, 2007 - uztaila-iraila
Enpresen kasuan, enpresen autofinantziazioan, ekoizpen-tekniketan, enpresen kokapenetan eta enpresen kontzentrazio mailan ere izango du eragina zergen politikak. ETC-zientzia, zuzenbidea Politika ekonomikoaz, Adrian Zelaia, UEU, 2009