Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autofinantzazio (corpusean ez dago; ETCn 51 agerraldi; orobat autofinantziazio ETCn 35 agerraldi eta autofinantzaketa ETCn 274 agerraldi) iz nork bere burua finantzatzea. ik autofinantzaketa; autofinantziazio.

Finantzetan, autofinantzaketa edo autofinantzazioa enpresa, inbertsio, proiektu edo jarduera batek behar dituen finantza-beharren berezko estaldura adierazten duen terminoa da, mailegu, kreditu eta bestelako kanpoko finantza-baliabiderik erabili gabe. ETC-entziklopedia   Autofinantzazio, Wikipedia

Gazte asanbladak kudeatzen du gaur egun kartzela zaharra, autogestio eta autofinantzazio ideien baitan. ETC-entziklopedia   Bergarako gaztetxea, Wikipedia

Enpresak autofinantzazioa ere egin dezake, irabazien zati bat kapital-baliabideak osatzera eramanez edo amortizazioaren bitartez esaterako. ETC-entziklopedia   Enpresa, Wikipedia

Autoelikadura eta autofinantzazioaren ilusioan iparra jarriz, hamabost hektarea nekazaritza ekologikoan abiarazten ari dira. ETC-literatura, saiakera   Ertzeko zatiak, Jon Sarasua, Argia, 2010

Hirietako emakume laborariek elkarrengandik ikasten dute, eta elkar behatuz lortzen dute autofinantzazio-maila handiagoa erdiesteko kemena. ETC-literatura, saiakera   Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2019

Baina leku garrantzitsuena kontzertuek izaten dute, alde batetik gustukoa dutelako, eta bestetik, autofinantzazioan diru iturri garrantzitsuena delako. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-10-11

Badirudi ingeles edo frantses akademia bailitzan jotzen dela; izan ere, autofinantzazioa lortu behar omen dugu, eta, hortaz, matrikulak igotzen jarraitu behar. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-10-30

Autofinantzazioa %70-75ekoa izango dela aurreikusten da. ETC-prentsa   Argia, 2003-06-08

Hortaz, hiltegiek eurek aurkitu behar dute autofinantzazioaETC-prentsa   Goienkaria, 2002-02-08

Museoa jaio zeneko helburuetako bat autofinantzazioa izan zen. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-30

Norbanakoen multzoa batzen du Milakabilakak, eta beraz, autofinantzazioa da beraien sistema. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-24

Kreditu ohikoak eskuratu ezinda dauden emakume behartsuei autofinantzazioa lortzeko aukera ematen diete mikrokredituek. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-08

Liburuaren salmentarekin autofinantzazioa lortu nahi dugu, bai erakusketa eta bai dokumentala egin ahal izateko. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-01-10

Erabakia polemikoa izan zen, eta auzian dago oraindik, aurreko atalean azaldu den moduan, batez ere kontuan hartuta irratiaren bideragarritasun ekonomikoa -autofinantzazioa- kolokan dagoela, eta, beste aldetik, euskararen presentzia testimoniala dela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal irratigintzaren historia, Arantza Gutierrez, UEU, 2002

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus