Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aratu2, ara(tu), aratzen (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) du ad lurra landu. ik goldatu; laiatu.
Sustarrak ditu, sakon askoak sarritan, eta berorietara jo behar dugu, aratu eta, ahal delarik, sastraka erauzi, berriro sasta ez gaitzan. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-01
Abere trakzioa abereak zamak garraiatu, gurdiak eraman, lursailak aratu eta goldatu eta errota eta noriak mugiarazteko tekniken multzoa da. Horretarako erabiltzen diren abereei lor-abere deitzen zaie; horietan arruntenak zaldiak, mandoak, astoak eta idiak izan dira Euskal Herrian. ETC-entziklopedia Abere trakzio, Wikipedia