Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldi holandarra, lehengo baserritarrek goldatzeko erabiltzen zituzten haietakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.
Lur bera behin eta berriro goldatu, irauli, erein eta jorratuz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 118. orr.
Ez neukan lurra zerez goldatu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.
Ordu gutxi batzuetan goldatu ditu bere sail guztiak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 199. orr.
Lur-sail oraindik goldatu gabeak lantzera behartuta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.
Petrusek ez du aski izango bere hektarea eta erditxoa betiko goldatzearekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.
Baserri zuri-zuriak ageri dira txukun goldatutako mendi-maldetan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.
Lur gaina lantzez goldatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.
Jon Sarasuak eremu askotako lurrak goldetu izan ditu bere saiakera-testuekin. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 106. orr.
Izerdiak ildo ñimiñoak goldatzen zizkidan lepoan eta galtzarbeetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
goldatu eta (3)