Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterakin (corpusean ez dago; ETCn 50 agerraldi; orobat estraktu ETCn 132 agerraldi) iz zuku edo kideko bat konzentratzean lortzen den produktoa. ik estraktu.

Gizarte bizitzako mila eskakizun partikularrei obeditzetik geureganatu ditugun mila aztura bereziren aterakin kontzentratua, kintesentzia. ETC-literatura, saiakera   Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Afrikaren mendebaldean, azken horren hur kafeinadunak murtxikatzen zituzten, narkotiko gisa, CocaCola Companyk lehenbizi estatubatuarrak eta gero mundu osoa hasieran haren aterakinekin zerikusia zuen edari bat edatera erakarri baino askoz lehenago. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Pedrotegik berrogeita hamar teknika ezberdin erabiltzen ei zituen 30 platertxoz osatutako dastaketa-menu baterako: hutseango egosteak, hauts lehorra, hauts nitroa, gelatinak, obulatu deshidratatuak, gozogaintzeak, merenge faltsuak, aterakinen teknikak, aireak... ETC-literatura, saiakera   Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012

Eta bat-batean, gau batean, horrelako zerbait egin zezakeen arrastorik bat ere ez zegoela, ziegan urkatu zen, eta sinetsidazu, nahikoa lan kostatu omen zitzaion, gelatxo hartan ez baitago handik zintzilikatzeko inolako aterakin alturik. ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Zer da immunoterapia? Gaixo bati alergeno baten aterakina azalpetik edo mihipetik ematea, alergeno erantzule horrek aurretik eragindako sintomei aurre egiteko. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-17

Horretarako, azaleko probak egiten dira hainbat gai susmagarriren estraktu edo aterakinak erabiliz, azalean eskarifikazioak eginez. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-04

Hango ardoak beltzak eta gorriak izaten dira, graduazio eta aterakin gehiagokoak. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-02

Hepatitisaren birusari aurre egin omen diote ahuakatearen aterakinarekinETC-prentsa   Argia, 2008-11-02

- Azukre zuria: lehen aterakinen produktu zuria (sakarosa: % 99,7). ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Haren hitzaldietako aterakin moduan, hona hemen zenbait ideia iradokitzaile: Alemaniako batasunak -konponbidea izan bazen- Suitza eta Austria bazterrean utzi zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurraldea eta sozioekonomia, Askoren artean, UEU, 2012

Beldarrak ilunak dira jaiotzen direnean, eta arantza-itxurako aterakinak izaten dituzte. ETC-entziklopedia   Asun-tximeleta, Wikipedia

Aterakin lehorrean %50a koipea da eta azken produktuan %40a. ETC-entziklopedia   Belokeko abadia (gazta) , Wikipedia

Gehigarri dietetikoen adibide batzuk bitaminak, mineralak, belarrak (belar bakarra edo hainbat belar nahastea), beste landare-produktu batzuk, aminoazidoak eta elikagaien osagaiak dira, hala nola entzimak eta guruin-aterakinakETC-entziklopedia   Elikadura-osagarri, Wikipedia

Bere alkimiaren inguruko testuetatik ezagunena "Kristau filosofo anonimo baten aterakinak" da, "Maria eta Arosen arteko elkarrizketa" izenez ere ezagutzen da. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Maria Hebrearra, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus