Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estraktu (ETCn 97 agerraldi, orobat estrakto ETCn 14 agerraldi) iz zuku edo kideko bat konzentratzean lortzen den produktoa. ik aterakin.
Flasko argiek, kolore berde, gorri, hori leunekoek likore ezezagunekin eta gardentasun aparteko lore estraktoekin amets eginarazten zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
Odol zelulekin eginiko saioetan ikusi dute garagar estraktoak infekzioak blokeatzen dituela. Berria - Gaiak 2006-03-03
Coli intsektuaren estraktu batekin egin dute. Berria - Gaiak 2004-12-21
Estraktu horri material genetiko guztia kendu zioten, esperimentuan erabili aurretik. Berria - Gaiak 2004-12-21