Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arratsaldeko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) iz arratsaldeko otordua. ik askari; merienda.

Askaria, arratsaldekoa edo merienda (Hego Euskal Herria Heg.) arratsaldean bazkari eta afariaren artean egiten den otordu arina da. Gehienetan otartekoa izaten da, baina badaude beste zenbait janari; adibidez, ingelesek tea hartzeko ohitura dute. ETC-entziklopedia   Askari, Wikipedia

Askok eta askok aditu dutenaren arabera, Hostape elbarria arratsaldean azaldu omen zen Olatzarren, beste hainbestetan bezala, etxekoak arratsaldekoa egiten ari zirelarik eta afaria eskaini omen zioten, ohi bezala. ETC-literatura, saiakera   Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013

Arratsaldekoa bukatu aurretik oinaztargiek ederki erakutsi ziguten zer zetorren. ETC-literatura, saiakera   Orbanak, Pello Lizarralde, Erein, 2012

Aitor Ekidazu gonbidatzen genuen Casenave txokolategira, arratsaldekoaren hartzera. ETC-literatura, saiakera   Post mortem scripta volant, Itxaro Borda, Maiatz, 2011

Peñako lagunak eskiatzaile gisa jantzita zezen plazan, Mercaderesen asto batekin tragoak hartzen, edo zezen plazara instrumentuak eta arratsaldekoa eramateko, billabesa bat alokatu zutenekoa ikus daitezke. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus