Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arimazain (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz erlijioan, arimen ardura duen pertsona. ik apaiz; abade.

Arte eskola horiek arte hipokrita bat ekoizten dute, arimazainei eta, orokorrean, erlijio irakasle mota guztiei hezibidea ematen dieten eskolek ekoizten duten erlijiotasun hipokritaren guztiz antzekoa. ETC-literatura, saiakera   Zer da artea, Lev Tolstoi (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2013

1774-1778. urteetan, Markin-Etxebarriko arimazain jardun zuen. ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

Joan dadila astebetez gogo jardunak egitera, Rouco Varela arimazain ezin hobea izango du- eta, bere gaitz guztiak sendatu eta demokraziara biltzeko. ETC-prentsa   Berria, 2003-11-21

Rollo eta Mugartegi harremanetan izan ziren, eta, segurik, alkatearen bitartez ezagutu zuen eskoziarrak euskara erakutsi eta barinagar baserritarrekin harremanetan jarriko zuen kristaua, hau da, herriko arimazain don Juan Barkin abadea, geroko baten hizkuntzalariari lanak txukunduko zizkion -edo txukundu asmoz jardungo zuen- pertsona, alegia. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-29

Protestanta izanez, Apez "pasteur" arimazainak kudeaturik, elizan erligione horri doakion zeremonia egin da bere ehorzketetan. ETC-prentsa   Herria, 2008-09-04

Eta besteak (bere kartzelatze auhenez aparte) amodiozko neurtitzak, aski errespetu gutxikoak eleiz gizon batentzat, eta batipat arimazain den apez bati ez dagozkionak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Olariagaren trantsizioa, Aitor Castañeda Zumeta, EHU/UPV, 2019

Filosofia eta Teologia ikasi zituen, eta 1774 eta 1778 artean Markinako abade parroko edo "arimazaina" izan zen. ETC-entziklopedia   Joan Antonio Mogel, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus