Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardotegi (corpusean ez dago; ETCn 71 agerraldi) iz ardoa egiteko, gordetzeko edo saltzeko prestatzen den tokia. ik ardandegi.

Halako likido txar batez beteriko botila ilunak ikusten baziren... a-erre-ar-de-o-do-ardo... garai batean Eliseiev anaiena izaniko ardotegiaETC-literatura, saiakera   Txakur-bihotza, Mikhail Bulgakov (Jose Morales), Ibaizabal, 2001

Frank Gerhyren titaniozko egoitzak salbatu zuen Bilbo industria egituren erraustearen zepoan behera erortzetik: arrakastatsua suertatu zen, eta Gasteiz ondoan, Errioxako ardotegi erraldoiak arkitekto berari prestigiozko hotel futurista baten marraztea manatu zion. ETC-literatura, saiakera   Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda, Susa, 2007

Esaten zidan unibertsitateko hainbat lagun biltzea lortu zuela, eta afari bat prestatu zuela bere etxean ospakizuna egiteko, gaurko, larunbata, arratsaldeko zortzietan, eta seguru zegoela botila ardo bikain batzuk eramango nituela nire ardotegi ezinago bikainetik. ETC-literatura, saiakera   Diotenez, Karlos Linazasoro, Erein, 2007

Denda eraikin solairu-bakarra izaten da beti, txokolate-tableta baten gisan zatikatua: janari-denda, harategia eta ardotegia, xafla izurtuzko teilatu baten azpian; egur ilunezko salmahai bat izaten du, eta salmahaiaren atzeko apaletan edozer gauza egoten da, mukieriarentzako edabe batetik hasita hortzetako eskuilak arte, dena nahastua. ETC-literatura, saiakera   Belarra kantari, Doris Lessing (Koro Navarro), Elkar, 2008

Alabaina, lan egiteari utzi zion, bera eta emaztea, Odile, ardo-dastaketa batera gonbidatuta baitzeuden Matthews-en, Cambridgeko ardotegi onenetako batean. ETC-literatura, saiakera   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Eta distiraren barnean suzko edukia: ardotegi moderno bat, Tiffany's wine, edaria harribitxi. ETC-literatura, saiakera   Hodeien adorea, Yoseba Peña, Susa, 2012

Amets eta Maialen igogailuan, Unai eta Aitor ardotegi bateko eskaileratan gora eta Jokin eta Aritz ohean, itogin baten azpian. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-27

Jakuerena etxeko sotoan egon zen hiru egunez, lehen ardotegia zen gelan; arbasoek egindako ardo kupelak egoten ziren lekuan, koltxoi txiki baten gainean. ETC-prentsa   Berria, 2003-06-24

Ia goiz osoa Irulegiko ardotegi batean eman izanak argi erakusten du eginiko mespretxua. ETC-prentsa   Berria, 2004-11-27

Afariaren aurretik, Zuazo Gaston ardotegia bisitatzen izan ziren guztiak. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-01

Hiru ardotegi baino ez zeuden garai batean, eta hirurehun izango dira orain. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-24

Jatetxeen ardotegiaz gain, zerbitzua, janaria eta giroa hartu dituzte kontuan. ETC-prentsa   Berria, 2011-10-05

Demagun Abadiñoko saltoki txiki batean, herriko letxugak saltzeaz gain, Bastidako ardotegi txiki bateko ardoa edo Ipar Euskal Herriko gaztak ere saltzen direla. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-04-15

Lehen, ardotegi-garagardotegi bat neukan herrian, sukaldearekin. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus