Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pirouette kaletik irteten ari zirela, ahots batek Clauderi deitu zion izkinan zegoen ardandegi baten txoko ilunetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Mateoren ardandegira jo zuen zuzen, Urrezko Lehoia izenekora, pauso arinez, karrikan zebiltzan emakumeen begirada argiak saihestuz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 17. orr.
Botila bat ardo eskatu eta ardandegiko bazter batean, atetik urruti baina handik barrura sartzen zen guztia ikuspegian zuen toki batean eseri zen, buruan trumilka zebilzkion pentsamenduei eskorta jarri nahian. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 133. orr.
Joanes ardandegitik poz txuriz atera zen, bertan dastatutako ardoari esker. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 201. orr.