Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animotsu (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi) 1 izond adoretsua, kementsua. ik animoso.

Ahotsaren tonua eta abiadura erabat espitosoak zenituen, ordea, lar animotsuakETC-literatura, saiakera   Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016

Erlijio-aldaera batzuk (adibidez, erromatarren paganismoa) onak dira gizarteentzat, zeren sendo eta animotsu egiten baitituzte; aitzitik, beste batzuek (adibidez, otzantasun eta xalokeria kristaua) beherakada edo desintegrazioa eragiten dituzte. ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Musika ezaguna: Tartalarien babesean Iru? ea ingurutik etorritako jende andana animotsua epaitegi parean,pankartaz, txalapartaz eta doinuz.>>Hiru epaileak mahaiburuan agertu direnerako, hamaikak. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-19

2 (adizlagun gisa)

Diana, berriz, alai eta animotsu sentitzen zen, eta erraz asko kutsatzen zizkidan niri ere sentimendu haiek. ETC-literatura, saiakera   Elurte amaiezina, Agustin Fernandez Paz (Xabier Aranburu), Elkar, 2016

Ahizparekin hitz egin zenuen bart arratsean telefonoz; zure deiaren zain zegoen, eta ama ondo dagoela esan diozu; animotsu, eta Eneko ere bai. ETC-literatura, saiakera   Txipiroiak bere beltzean, Rafa Egiguren, Susa, 2019

Deportatutako kazetaria animotsu agertu zen komunikabideen aurrean, baina hauen batez ere britainiarren jokabidea gogor salatu zuen. ETC-prentsa   Berria, 2003-07-18

Joan den urte osoa zerraturik eta obretan pasatu ondoan, antzokia barnetik osoki berreraikitzeko, aurten, fresko eta animotsu hasteko gogoarekin dago Baionako antzoki nagusia. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-07

Negargura sartzen da, baina animotsu egon nahi duzu senideak ez konturatzeko, eta eurek gauza bera egiten dute... gogorra da. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-14

Txarrena da kontu honetan ez daudela bakarrik, itxura batean, alai eta animotsu batu baitzaio PSE. ETC-prentsa   Berria, 2015-11-07

Garciak gehitu du gaixotasun larri eta kronikoen kasuan oso lagungarria dela, animotsu mantentzen laguntzen baitu. ETC-prentsa   Argia, 2018-04-01

ARANTXA animotsu azalduko da, beste biei ere umore ona kutsatu nahian. ETC-telebista   Gutun kuttun, Goenkale, 2001

ALAZNE. - (malkoak begietan) Ez duk beharrezkoa. Hi sendatzea duk inportanteena... (malkoa lehortu eta irribarre egiten saiatuz) Baina bueno, ospitaletik irten eta animotsu baldin bahago... (airean) ETC-telebista   Damua galgarri, Goenkale, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus