Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animoso 1 izond adoretsua, kementsua. ik animotsu.

Gizon kontularia, edegia, animosoa, irribarrez jantzia, pandero jotea -eta musikea, oro har- munduko atseginik handienetarikoa dauena.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.

Jarraian, Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz kanta ezagunaren bertsio animoso bat kantatu zuen Alex Sardui kantariak  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Gero Nibs dator, ume alai eta animosoa, eta bere atzetik Slightly, zuhaitzetatik txirulak moztu eta, horiekin sortutako doinuekin, dantza estasiraino egiten duen umea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hala ere, orain dela hogeita hamar urte ditxoso horiek direla eta, lanbrotik argia ikusten genuela uste izan genuen anitzek, animoso oldartu baikinen hau mahaia da bezalako esaldi haietan, aipatu bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.

«Bitartean, borrokan jarraituko dugu», zioen animoso.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Ebe eta Kat ere hasi dira dantzan, gero eta animosoago, gorputzak doinu gogorrei lagata, futbolinean jokatzen duten, eskaileratan jesarrita dauden komuneko atean itxaroten duten neska-mutilak begira dituztela jakinda.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 88. orr.

Baina, bazen orduan ere animoso portatzen zenik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 208. orr.

Soin-figura triste eta guzti animoso goaz, irribarretsu, arratsaldean senideekin dugun ikusaldira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 118. orr.

Animoso zebilen hau: ez zion hotza eta giro txarrari beldurrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus