Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anglikar (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi; orobat anglikano ETCn 624 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian anglikano agertzen da) izlag anglikanismoaren jarraitzailea. ik anglikano.

Diskriminazio horien artean zegoen Oxford eta Cambridgeko unibertsitate graduak anglikarrentzat soilik izatea. ETC-literatura, saiakera   Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak I, D´Alembert, Diderot eta Priestley (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Ama xhosak eta honen familiak babesturik anglikarren misio eskolara joan zen hamasei urte bete arte. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

Ez dezagun ahaz, bide batez, biak erlijioz anglikarrak zirela eta horrek pentsatzeko eran katoliziamoak ez bezala, ematen duela askatasuna. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-26

Aita santuari -eta Anglikar eliza buru den- Ingalaterrako erreginari berriz eskatu zieten deusezta dezaten Amerikaren konkista bermatu zuen bula, alegia, 1493an Alexandro VI.ak ezarri zuen Inter Caetera. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-08

Anglikar, katoliko eta ortodoxo elizek santu gisa gurtzen dute, bere jai egun liturgikoa urriaren 26a da. ETC-entziklopedia   Alfredo Handia, Wikipedia

Nagusiki presbiteriar eta anglikar erlijiokoak dira. ETC-entziklopedia   Galestar, Wikipedia

Etniak: sothoak % 99,7; besteak % 0,3. Erlijioa: katolikoak % 43,5; protestanteak % 26; anglikarrak eta beste kristau batzuk % 19; besteak % 10. ETC-entziklopedia   Lesotho, Wikipedia

Katedral anglikar hau hiriko eraikin zaharrena, 1172an eraikia. ETC-entziklopedia   Limerick, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus