Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anglikano 1 izond/iz Enrike VIII.a ingeles erregeak eratu zuen doktrina protestanteari dagokiona; doktrina horren jarraitzailea.

Gene Robinson Estatu Batuetako apezpiku homosexuala New Hampshireko elizbarrutiko buru izendatu zutenetik haserre dira Afrikako gotzain anglikanoak.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Buruan zebilkion ezen Sterne bera, apaiz anglikanoa izanik, ez zela izango hain zorrotza bere juzguetan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 96. orr.

Apaiz anglikanoa zen eta itsasontzi batean kaperau ibili zen hasiera batean, baina lekukotza faltsua leporatu zioten, eta ihes egin behar izan zuen Ingalaterratik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Suaren alboan biluzik lo egiten ohituta zeuden eta misionero anglikanoek oheak eta mantak ekarri zizkieten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Ingalaterrako Elizaren buru zen, baina anglikanoen artetik sortuta eta Bibliaren indar berriz bihotzak epelduta, gero eta ugariagoak ziren puritano zorrotz haiek, Ingalaterrako Elizaren burua gogo txarrez ikusten zutenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 215. orr.

Ingles horiek guziek, eta anglikano horiek guziek, orain gibelerat egin dutela-ta, zerbaitengatik da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 132. orr.

Ratzinger kardinaleak erran du Eliza katolikoa zela bakarrik egiazko Eliza eta bertzek erran nahi baita protestantek, orthodoxek, anglikanoek izen hori ez dutela merexi.  Herria   2001-01-25

2 Eliza Anglikano

Haren kargu hartzeak, baina, Gotzain Elizako eta Eliza Anglikanoko kide kontserbadoreen haserrea eragin zuen.  Berria - Gaiak   2004-03-09

Kasuak kasu, apaiz talde batek eliza anglikanoa utzi zuen emazteak ordenatzen hasi zirelarik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Liburu hori garai batean Eliza Anglikanoak biziki estimatu zuen, eta oraindik ere, nire ustez, adimenaren atseginez eta arimarentzako probetxuz ikasten da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 61. orr.

Hobbes, puritanoa espirituz, saiatu zen, erabat lortu gabe, eliza anglikanoa gehiegi ez haserretzen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

3 erreforma anglikano (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Erreforma anglikanoa edo Ingalaterrako Erreforma Ingalaterran XVI. mendean izandako gertakari multzo bat izan zen, Ingalaterrako Eliza Eliza Katolikoarengandik eta aita santuaren autoritatetik bereizi zuena. ETC-entziklopedia   Erreforma anglikanoa, Wikipedia

Mugimendu hau Polonian, Bohemia, Hungaria eta Britaniar irletara iritsi zen (erreforma anglikanoa). ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakurriz ikasi (2. argitalpena), Abel Camacho, UEU, 2001

Lurrak saltzeko askatasuna onartu zen erreforma anglikanoaren aldian (1529-1536). ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus