Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aeroplano (ETCn 63 agerraldi; orobat aeroplanu; Euskaltzaindiaren Hiztegian aireplano, hegazkin eta aireko agertzen dira) iz hegazkina. ik aireplano.
Eta hiru urte geroago, 1903ko abenduaren 17an, Wright anaiek aeroplanoa asmatu zuten: lehenbiziko saioan, goizeko hamar eta erdietan, Orville atera zen Kitty Hawk izeneko hondartzatik, North Carolinan, 12 segundo egon zen airean, eta 36 metro egin zituen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.
Maila hartako film dokumentalen atalean, Jon Granderen Lekeitioko aeroplanua-ri eman diote lehen saria. Berria - Kultura 2004-11-21