Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aireplano (ETCn 259 agerraldi; orobat aeroplano ETCn 63 agerraldi) iz hegazkina, airekoa. ik aeroplano.

'Zer egingo zenukete aireplano bat pasatuko balitz eta lehergailuak jaurtiko balitu?' galdetu zuen maistrak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 46. orr.

Goiz batean, gutxienik ustean, aireplanoak agertu ziren zeru oskarbian eta dinbili danbala hasi ziren kanpaiak, dinbili danbala, eta aireplanoak herri gainean jirabiraka, burdinazko enara erraldoiak, ilunak, astiro, ozen, eta kanpai hotsak egundokoak baino larriagoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.

'Aireplano alemanak izan dira!' esaten zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 65. orr.

Arineketan joan ginen aireplano suntsiturantz eta aleman bat topatu genuen, larruzko gorroarekin eta betaurreko beltzekin bolantearen gainean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus