Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alienagarri (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi) izond alienatzen duena. ik alienatzaile.

Txatxuak omen dira horrelako filmak, alienagarriakETC-literatura, saiakera   Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2011

Ez da atzo goizekoa, beraz, hizkuntza arrotzerako joera alienagarri hori euskal nazionalismoa non jaio zen dakienarentzat. ETC-literatura, saiakera   Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2008

Irabazi-asmo hutsak gidatutako korporazioen diru-goseak errundako erabili eta botatzeko kultura batean, ingurua geroz eta hondatuago dago, geroz eta alienagarriagoa da, esanahiz eta helburu bateratzailez geroz eta hutsagoa. ETC-literatura, saiakera   Sunset Park, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2010

Ni kanpotik ari naiz gogoeta egiten, baina nahiko nuke sistemaren barruan dagoenaren hitzekin bat egitea, diagnostikoa partekatzea, irteera estrategiko amankomun bat bilatzea egoerari, jarraipen instituzional alienagarri bati ateak itxiko lizkiokeena. ETC-literatura, saiakera   Independentziaren paperak, Pako Aristi, Erein, 2012

7. atalean azalduko dudan bezala, amatasun subrogatu esaten zaion horren kontratuaren oinarria da gizonen esperma alienagarria dela nahiko literalki, eta, beraz, norberaren baitako beste jabetza batzuez bestelakoa dela. ETC-literatura, saiakera   Kontratu sexuala, Carole Pateman (Maialen Berasategi Catalán), Jakin / Elkar, 2018

Horra hor, adibidez, nola bihurtu duen erditzearen industrializazioak berez zoragarria izan daitekeen gertaera bat esperientzia alienagarri eta izugarri. ETC-literatura, saiakera   Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2019

Txillardegiren hitzetan, "tramankulu autonomikoak" (1997) euskalduntasun galgarri eta alienagarri honetara kondenatu gaitu. ETC-literatura, saiakera   Txillardegi eta nazio auzia, Txillardegi, Jakin / UPV/EHU, 2019

Ezatseginak edo alienagarriak diren lan ugari badira; baldintza eskasetan egiten diren lan ugari. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-18

Zirraragarria da soinua, baina bikoizten ari diren irudia ezin dugunez ikusi, distantzia alienagarria sortzen da entzumenak eta ikusmenak sentiarazten digutenaren artean. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-07

Hain da errepikakorra moldea, hain da alienagarria, akats fisikoa izan behar duela. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-09

Euskal Herriko Unibertsitatean, Estatu Batuetako eredu alienagarria kopiatu eta beraien artean zerikusi edo loturarik ez duten hainbat gairi buruzko lan analitiko hutsak (biziki espezializatuak), guztiz sakonak, egiten ahalegintzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 37 zbk., , UEU, 2001 - apirila-ekaina

Hitzgabetuaren kultura alienagarri honek, sustrai luzeak ditu lehenean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eusebio Osa belaunaldi baten lekuko, Pako Sudupe, EHU, 2013

Ondorioz, lan egiteko modu alienagarri honek arazo fisikoetara eta erotasunera darama pertsonaia. ETC-entziklopedia   Fordismo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus