Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alienatzaile 1 izond alienatzen duena.

-Aspaldi esan nizuen nire printzipioek eragozten didatela egunero lan alienatzailean jardutea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 130. orr.

Molinarenak ez zuen esperientzia pertsonalaren usainik, bere borondate onenarekin kantatuko zuen akaso baina meatzari zapalduak kontentu edukitzeko egina zirudien abestiak, frankismoko politika alienatzailearen barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.

Inbidiatan habil, ez duk jasaten hi behar alienatzaile horretatik lur jota itzuli eta ni pozik ikustea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 66. orr.

2 (izen gisa)

Errepika duzu alienatzailerik boteretsuena, eta inperioak, txiki edo handi, atsegin emanez bezala, sartzen dizu belarrizulotik oharkabean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus