Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aklimatatu, aklimata(tu), aklimatatzen (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi) 1 da ad ohikoak ez diren inguruneko baldintzetara egokitu. ik moldatu; egokitu.

Bertan, denbora duzuenean, poliki-poliki aklimatatu nahian ari naizen zenbait zuhaitz exotiko daude. ETC-literatura, saiakera   Otorduak, Erasmo (Patxi Ezkiaga), EHU - Limes bilduma, 2006

Eguerdi-ondoan, Horquetaraino eguzki galda zuriaren pean laguntzen ziolarik, igualeko sentitu zen besamotza galderak eginez, ea zer probabilitate ote zegoen kañaren legamia laranja-zukutara aklimatatzeko; ea zenbat denboran aklimatatuko ote zen, eta zenbateko ehunekoan gutxienez... ETC-literatura, saiakera   Eguzki kolpea, Horacio Quiroga (Jesus Mari Mendizabal), Alberdania-Elkar, 2009

Baina ez dute zalantzarik edukiko txori bat jateko, baldin eta aklimatatzeko saioan hiltzen bada. ETC-literatura, saiakera   Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Venustiano arina da pisuz eta eutsiko diola dirudi, ongi aklimatatuta dago gainera, bertakoa delako. ETC-literatura, saiakera   Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012

Tibeteko eguraldi txarrak tarte nahikorik eman zigun alturan aklimatatzeko eta aurreko egunetan haizeak bortizki jo bazuen ere, goiko kanpamenduetara abiatu ginen, urriaren 5ean klimatologia eztitu eta tontorrera heltzeko okasioa luzatuko zigulakoan. ETC-literatura, saiakera   Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015

Gauza jakina da honelako pertsonaia-klasea gaizki aklimatatzen dela Frantzian. ETC-literatura, saiakera   Beltzaren koloreak, Jon Alonso, Susa, 2016

Ez geunden guztiz aklimatatuta eta, hotz handia egiteaz gain, haizeak gogotik jotzen zuen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-24

Martxoaren 12a eta 26a bitartean, Nepalen aklimatatuko dira, eta 29an kanpaleku nagusira abiatuko. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-29

Lafaillek gailurrerainoko bidea egin zuen gero, baina Morok beherako bidea hartu zuen, behar moduan aklimatatuta ez zegoela-eta. ETC-prentsa   Berria, 2003-06-25

Dagoeneko aklimatatu gara Euskal Herrian bizitzeko erritmora. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-05

Lhotsera joan aurretik, udazkenean Shisha Pangman izan ziren, aklimatatzenETC-prentsa   Berria, 2007-01-19

Espedizioa hasi aurretik garbi zituzten ideiak: altuera pixkanaka irabazi, aklimatatzeko; ondoren, era alpinoan horman sartu, eta ahalik eta azkarrena gailurreko saioa egin. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-09

Herrialde berri batera joandakoan, aklimatatu beharra daukazu, eta ordu aldaketak ere erasaten du. ETC-prentsa   Argia, 2002-01-06

Landareak eguzki- eta itzal-inguruneetara aklimatatzen eta moldatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Bertan erasoa prestatzeko eta iritsi berria zen Indiako Armadako infanteria aklimatatzeko egoera hobea zen. ETC-entziklopedia   Lehen Mundu Gerra, Wikipedia

Aklimatatzeko ibilbide egokia da Namche Bazaarretik Everest View Hotelera igotzea, 3.800 metrotako garaieran baitago Everesten ikuspegi itzela erakusten duen hotel berezi hau. ETC-entziklopedia   Namche Bazaar, Wikipedia

2 (era burutua izenondo gisa)

1995ean Taberna 94 inauguratu zen, eguneko menua zerbitzatzen delarik eta terraza aklimatatuan mokadutxo menua eta menu berezia. ETC-entziklopedia   Jolastoki jatetxea, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus