Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Stephenek asteroko ikastaldietako bat zuen egun bererako moldatu nuen Londresera egin behar nuen bidaia bat, eta neure iloba Liz Chase eraman nuen neurekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.
Inuiten laguntzarekin topatu zuten Wulf etzateko moldatu zuten babeslekua, baina han ez zegoen gorpurik, ez beste inolako adierazgarririk ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.
Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak. Elizen arteko biblia Sal 74,17
Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.
Baliabide gutxirekin perpausak itxuroso moldatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.
Orduantxe sortu, moldatu eta eraiki ziren lehenengo hiribilduak, eta haiekin batera, unibertsitateak Burgesen semeak soilik hartzen dituen eskola izango da etorkizuneko klase-zuzendariak diseinatzen eta moldatzen dituen fabrika. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.
Denok dakigu zuzenbidea konbentzio hutsa dela, hau da, legeak eta arauak garai batean moldatu eta beste batean utzi eta aldatu egiten direla. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Zenbat aro motak, zenbat populu ezberdinek, zenbat eliza eta monumentuk moldatu dute Lizarra? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 55. orr.
Faboretxoa zor dit iaz moldatu nizkion ziurtagiri batzuen kontura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 38. orr.
Ohitura amerikarrak geure erara moldatu beharko ditinagu ba? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.
Urteen poderioz, garaiak aldatu ahala, moldatu egin da bertuteen zerrenda. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Brunsveld van Hultenek, ESAko adituen laguntzarekin, bi seinaleen frekuentziak moldatu ditu biak batera erabili eta zelula kutsatuak topatu ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-01-20
'Copyright' araudiek Interneten arora moldatu beharko dutela dio Bravok, lanen zirkulazio librea saihestezina delako. Berria - Gaiak 2004-12-09
Neuk moldatu nizkion koplak, berak gaia emanda, Londongo egun lanbro haietan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.
Jakin behar da Frantziskok "Jaunaren Gorespenak" moldatu zituela bere gaixoaldian eta noizik behin bere lagunei kantarazten zizkiela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak... Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.
Ruchek saiakera bikain bat moldatu zuen ontologiaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.
Berak moldatu du testua, zuzendu du obra, eta jokatuko du pertsonaia. Berria - Kultura 2004-12-09
Brecht eta Preverten hitzak Izagirrek moldatu ditu euskaraz kantatuak izateko. Berria - Kultura 2006-04-06
Kastigu beharra badabe semeak, bebil gorosti makila, zioen misiotako kanta aspaldikoak, Añibarrok moldatu zuenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.
Burdinolako langile batek egiten zion dei, pieza moldatuak hozten utzi ohi zituzten zabaldegitik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
Zur ustelkaitza aukeratzen du eta artisau treberen bat bilatzen, zartatuko ez den irudia molda diezaion. Elizen arteko biblia Is 40,20
Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen. Elizen arteko biblia Has 2,7
Urrea zizelez landuz, zekor-irudia moldatu zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 188. orr.
Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eman zion. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 226. orr.
Artistaren gela buztinez moldatu itxurez betea da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.
Gizakia "plastikoa" da, hots, moldagarria; historiak moldatzen du era bateko edo bestekoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.
· Bizitzan Jaungoikoak bakarrik molda dezake gogoa bere ohiko graziaren bitartez. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.
Gu, idatzizko kultur moldeak gehiegi moldatu gaitu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.
Ohartu berria naiz: ale bakana izateak moldatu eta araberatu dit bizitza. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.
Espiritu kartsuak hainbesteraino arindu eta moldatu zuen gorputza, non barrena Jainkoaren egarri bazen, haren gorputz txit santua ere egarri baitzen modu askotara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.
Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.
Hor ez da ezer ikusten, hasteko: "moldatzen ikasi beharra dago gauzak ikusi gabe", eman zuen abisua Heisenbergek aspaldi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
Oraingoz, zeure baliabideekin moldatu beharko duzu, saia zaitez bizibidea zeure kabuz ateratzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.
Gainera, esaten zuten burmuinean ontzi bat zegoela ernal haziz betea, eta ontzi hura ez zela berriz betetzen, zegoenarekin moldatu behar zela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.
Orain, herrian, bertako ganaduarekin moldatu beharko duk; ez duk arraza txarrekoa, baina gobernatzeko zaila. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.
-Tira, nire zoroarekin moldatu beharko duzu... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.
Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.
Kasu batean zein bestean, geure nekeen saria galduko genuke, Monsieur G... rekin moldatu behar baitugu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 147. orr.
Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari, duen diseinu sotilagatik, karga desberdinetara aise moldatzeko gaitasunagatik eta fidagarritasun paregabeagatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Hasiera batean erabateko ilunpean egon zen, eta itsu bat bezala moldatu zen egoera berrira. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.
Leireren lagunak ere moldatu beharko du egoera berrira eta jolas sexual berrietara. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.
Baina ez zen inoiz Alemaniako bizimodura moldatu, ezin izan zion herriminari eutsi. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 99. orr.
Atsoa ez zen sekula moldatu neskamerik gabe bizitzera. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 50. orr.
Latina bihurtu zen [...] Mendebaldeko ahalegin zientifikoaren espresiobide, intelektualek hizkuntza tekniko gisan beren premietara moldatu ondoren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.
Aldizkako oreken teoriaren arabera, makroeboluzioaren mailan eboluzioak ez du pitinka aurrera egin organismoak hautespen naturalaren bidez euren ingurunetara moldatu heinean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Hizkuntza mintz bat bezala ezartzen da bizitzaren gainean, hizkuntza bakoitza leku jakin batera moldatzen da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 185. orr.
Sekula ez ziren hobeto moldatu bi lagun, hain desberdinak izanda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.
Oso ongi moldatzen ginen biok. Txillardegi «Putzu», 1999 - 341. orr.
Izan ere, emaztea sekula ez da ondo moldatu amaginarrebarekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 128. orr.
Touraineko kondea zen egoera berrira ederkien moldatu zena, aldaketak maiteak baitzituen oso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.
-Ongi moldatzen den bikote bat, behingoz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.
Zuek, berriz, moldatu zarete epea laburtzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Charlie primeran moldatzen zen gezurretan, eta beti sinesten zioten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.
Gero eta errazago, eta dotoreago, moldatzen nintzen galdera hari erantzuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.
Berrogei urtetik goitiko bakarra zen eskifaian, baina ongi moldatu zen bakailaoari burua, tripak, hezurra kentzen ontziko faktorian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.
Ondo baino hobeto moldatu ohi gaituk gizakiok gehien beldurtzen gaituen hori azkenean halaxe gerta dakigun. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 508. orr.
Borroka franko izaten zen eskolan, baina inoiz ez nintzen ongi moldatu halakoetan.Sekula ez zen metroan ibili eta ez zekien nola moldatu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.
Baina moldatu zen, ozta-ozta izan arren; aireplanoaren gurpilek landare-hesiaren gaina moztu zuten, gorantz jo eta aldentzerako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.
Eztarrian korapiloa neukan eta ezin hizketan egoki moldatu nintzen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.
Fernando tartean sartu zen eta primeran moldatu ginen hirurok. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.
Moldatzen haiz frantsesez? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.
Nola moldatu ote zen kaos, fixazio, urruntasun eta indarkeriaz markatutako haurtzaro hura atzean uzteko? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Moldatu egin zen, bada, han zegoela kontura ez zitezen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.
Hain liburu interesgarria irakurtzen jarraitzeko nola moldatu hausnartzen hasi zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.
arazorik gabe moldatu (4); aski ongi moldatu (3); askoz hobeto moldatu (5); azkenean moldatu (3); baino hobeto moldatu (11); bakarrik moldatu beharko (4); berehala moldatu (3); bikain moldatu (11); bikain moldatu ziren (6); bizimodura moldatu (5); ederki moldatu (9); ederki moldatu zen (3); egoera berrira moldatu (6); egoerara moldatu (4); elkarrekin moldatu (3); emakumea moldatu (3); euskaraz moldatu (3); gaizki moldatu (7); garai berrietara moldatu (3); hain ondo moldatu (3); hobeto moldatu (38); hobeto moldatu zen (12); ikastegi nagusian moldatu (3)
moldatu bertsuak (3); moldatu liburu (3)
musika moldatu (3); nahiko ondo moldatu (5); nekez moldatu zen (3); nola moldatu (54); nola moldatu zen (7); nolabait moldatu (3); ondo moldatu (69); ondo moldatu arren (3); ondo moldatu gara (5); ongi moldatu (48); ongi moldatu zen (6); oso ondo moldatu (11); polliki moldatu (3); primeran moldatu (6); proiektua moldatu (3); testua moldatu (4); trakets moldatu (3); txukun moldatu (3); zelan moldatu (3); zer moduz moldatu (9)
ongi moldatuak (5)
bakarrik moldatuko (5); ederto moldatuko (3); gaizki moldatuko (3); hobeto moldatuko (5); nola moldatuko (34); nola moldatuko zen (6); ondo moldatuko (8); ongi moldatuko (7); zelan moldatuko (5)
genetikoki moldatutako (32); genetikoki moldatutako landareak (4); genetikoki moldatutako produktuak (4); genetikoki moldatutako produktuek (4); genetikoki moldatutako produktuen (3); moldatutako bake (3); moldatutako landareak (4); moldatutako produktuak (4); moldatutako produktuek (4); moldatutako produktuen (3)
indarrak berriz moldatzea (3); ondo moldatzea (6); ongi moldatzea (4)
arazoa moldatzeko (4); arazoak moldatzeko (9); egintza batzuen moldatzeko (4); estatutua moldatzeko (4); gatazka moldatzeko (4); izar taldea moldatzeko (3); moldatzeko ahalmen (3); moldatzeko asmoa (3); moldatzeko aukera (5); moldatzeko balio (5); moldatzeko denbora (3); moldatzeko gai (13); moldatzeko gaitasuna (7); moldatzeko gauza (5); moldatzeko lanak (6); moldatzeko xedeak (4); ondo moldatzeko (5); taldea moldatzeko (4)
aise moldatzen (6); aski ongi moldatzen (3); askoz hobeto moldatzen (11); bakarrik moldatzen (9); bere kasa moldatzen (3); beti moldatzen (8); bikain moldatzen (26); bikain moldatzen da (10); dotore moldatzen (5); ea nola moldatzen (3); ea zelan moldatzen (3); ederki moldatzen (24); ederki moldatzen da (5); erraz moldatzen (3); gaizki moldatzen (21); hain ongi moldatzen (3); hainbestean moldatzen (5); hobeki moldatzen (7); hobeto moldatzen (76); hobeto moldatzen naiz (13)
moldatzen da euskaraz (3); moldatzen da ongi (3); moldatzen dela erakutsi (6); moldatzen elkarrekin (3); moldatzen hasi (9); moldatzen ikasi (5); moldatzen lagundu (3); moldatzen saiatu (3)
nahiko ondo moldatzen (8); nahiko ongi moldatzen (3); nola moldatzen (58); nola moldatzen den (10); okerrago moldatzen (10); ondo moldatzen (168); ondo moldatzen da (30); ondo moldatzen gara (17); ongi moldatzen (92); ongi moldatzen da (21); ongien moldatzen (3); ordekan ondo moldatzen (4); orotan ondo moldatzen (3); oso ondo moldatzen (29); oso ongi moldatzen (12); ozta ozta moldatzen (5); primeran moldatzen (22); primeran moldatzen da (6); txukun moldatzen (6); zelan moldatzen (8); zer moduz moldatzen (15)