Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aitazulo (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) izond adkor haurrez mintzatuz, beti aitarekin egon nahi duena. ik amazulo.
Aitazulo ziren biak. ETC-literatura, saiakera Saiaren mendekua, Pierre Mestrot, Maiatz, 2011
Aitazulo bat egina, ezin berexizkoak. ETC-literatura, saiakera Oroitzirriak, Xabier Soubelet, Maiatz, 2012
Eskuarki helduei ematen zaien fluvoxamina duen Luvox botika eman zitzaien sei eta 17 urte arteko 128 gaztetxori, eta ondorioztatu zutenez, oso lotsatiak edota amazulo zein aitazulo direnek, eta bakarrik lo egiteko eta eskolara joateko beldur direnek hobeki jokatzen dute botika psikiatrikoa emanda. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-27
ANDONI.- Beno, Julenek ez handiegia, egia esan, baina Elenek bai. Badakizu oso aitazuloa izan dela beti. ETC-telebista Julenen erabakia, Goenkale, 2000