Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amazulo izond adkor haurrez mintzatuz, beti amarekin egon nahi duena. ik aitazulo.

Bazegoen ia mehatxua egiten zuen hitza ere, amazulo esaten zitzaion kalean amarekin edo amaren inguruan ibiltzen zen mutikoari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

Amazulo izatea egotzi dizu maiz aitak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 50. orr.

Anaia zaharrena langiletzat zeukaten; bigarrena urduria omen; hirugarrena amazuloa... eta ni, zazpigarrena, neska, gaiztotzat nindukaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Hemengo gizonak oso amazuloak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 53. orr.

Gaurko rokero amazuloak baino ausartagoak zirela esan daiteke, dudarik gabe.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Alabak hala adoratzeak (gertatu izan balitz) ezinegona sortuko ziokeen; hotzikara emango ziokeen, ume txoro amazulo bat hazi izanak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.

Gero, beharbada uste baino amazuloago naizelako eta egun osoa bakarrik eman dudalako, amaz eta aitaz oroitzen hasi eta doi bat tristetu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus