Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amondu1, amon(du), amontzen (corpusean era burutuan izenondo gisa soilik) 1 da ad amona bihurtu; zahartu. ik aitondu; aitona-amondu.

Harriturik utzi nau Telleriko alaba amonduak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

2 irud/hed

Hitz amondu beltzez jantzia: pesalonbrea, tragediarik latzenaren, penarik haundienaren, hondo ilunean ageriko zaizu beti; tristurak kaburik ez duela dirudien zoko ilun horretan beti, samin guzien kontsolagarri iduri; eta, behar bada, ez gutxiagotan, oinaze erdi asmatu, negar eta espantu haundi samartu [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

3 aitona-amondu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Gure gizartea inoiz baino aitona-amonduagoa dagoen bitartean, errealitate hori fikzionatuko duen aitona-amonarik ez. ETC-prentsa   Argia, 2008-05-18

Ibizan ezagutu nuen Gonzalo, Arturoren bitartez, hura eta haren emaztea sarri azaltzen baitziren diskotekara; sei seme-alaba zituzten, ordurako hainbat aldiz aitona-amondu zituztenak. ETC-literatura, saiakera   Hitzontziak, Xabier Montoia, Susa, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus