Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agermen (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) iz agerraldia, agerpena. ik agerkunde; aparizio.

Honela esan dit: "Har ezazu agermenaren edabea", eta edan egin dut. ETC-literatura, saiakera   Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007

Sargori hartan, ihesari ekin behar zion unean, eskua jaso eta geldiarazi egin zuen orduko Josebak, Don Josek alegia, lagunekin brilean jolasten izerdituta barrenkalen gora etxerantz zihoan hartan neskatilari ezkaratz ilun batetik agermen irten zitzaion santuak. ETC-literatura, saiakera   Lorea Gernika, andrazko bat, Koldo Izagirre, Susa, 2015

Garretan sutu baitzen inguruko ikusleek zarpatik heldu edo Generalisimo Ezinobearen zaintzakoek atxilo zezaten baino lehen, deabruzko agermena izan zen, gorputza sutan ikarazko txorimalo, eta ikara hura frontoi osoa hartu zuen izulaborria bihurtu zen bontzo exaltatu hark bere burua amildu zuelarik kantxaraino zeuzkan hogei metro haietan behera garrasika [...] ETC-literatura, saiakera   Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirre, Susa, 2016

Dada: objektuak oro, sentimenduak eta iluntasunak, agermenak eta marra paralerroen talka: Dada borrokaren baliagarriak dira: oroimenaren abolizioa: Dada: arkeologiaren abolizioa: Dada: profeten abolizioa: Dada: etorkizunaren abolizioa. ETC-prentsa   Berria, 2016-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus