Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparizio (orobat apariziño g.er.) iz agerraldia; agerpena.

Barruan agerpen bat: aparizio bat, alegia; larruazal zurbila, begi marroixka argiak, ezpainak arrosa indarge batekoak, soina argala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

-Agerpen bat, apariziño bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.

Neska gazteak hurbildu eta konfesatzen edo deskribatzen zioten zeinen apainak ziren beste aparizio haiek, ametsetatik segika etorriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 39. orr.

Batek daki, beharbada apariziño legez erregistratu gurako du, ea eliza lehen baino lehen basilika izendatzen duten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Berak, Lilyk, Augustus Carmichaelek, hirurek sentitu bide zuten umekeriak besterik ez direla gure aparizioak, inoren aurrean ezagun egiten gaituzten gauzak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Elektrotxoke tratamenduarena eta Lili Marlenen aparizioa; depresioaren aurkezpena airezko bula barnetik; Abu Graibeko argazkien iduriko eroen haragi metak.  Herria   2005-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus