Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adskribatu gabeko zinegotzi izango da, eta EAko udal taldeari dagozkion eskubideak galduko ditu. ETC-prentsa Berria, 2009-07-01
Orain arte talde hori osatu zuten hiru hautetsiek -Fermin Irigoienek, Ezekiel Martinek eta Izaskun Cebrianek- adskribatu gabeko zinegotzi gisa jardungo dute. ETC-prentsa Berria, 2009-09-12
Interes orokorreko aireportuak Sustapen Ministerioari adskribatua den AENAk (Espainiako Aireportuak eta Airetiko Nabigazioaren Erakunde Publikoa) gestionatuak dira. ETC-prentsa Argia, 2006-05-21
Zierbena Betik eta Bilduk bina zinegotzi dituzte: EAJk, beste bi -hausturaren ondoren-, eta, adskribatu gabeen artean, EAJkoak ziren beste hirurak daude. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2012-07-20
Esanguratsua da bizimodu bereizi hau ez zaiela ohiko gizakiei adskribatzen, eta egia esan sekula ez da gizakirik ziklopeen erara bizi izan, zeren eta gizakia funtsean animalia soziala baita, gizarte-bizitza azpigizakia gizaki bihurtzeko beharrezko baldintza den neurrian, eta hori gabe ez dago imajinatzerik eboluzio hori zertu zitekeenik. ETC-literatura, saiakera Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000
Tarento eta Antziora adskribaturiko beteranoek ezin izan zuten, hala ere, leku haiek despopulatzerik ekidin, gehienak soldadutza eginiko probintzietara zabaldu baitziren; gainera, ezkontzen eta umeak hazten ohitu gabe, etxeak hutsik eta ondorengo gabe uzten zituzten. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak II, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Lurzorua araubidetan edo motatan bereizteari hirigintza-sailkapen deritzo, eta lurzorua zona jakin batera adskribatzeari, berriz, hirigintza-kalifikazio. ETC-zientzia, zuzenbidea Hirigintza-antolamendua, Juli Esteban Noguera, EHU/UPV, 2016
Zerbitzu berezietako egoera uzten duenean, non eta ez duen lehiaketa bidez beste plaza bat lortu, behin-behineko moduan adskribaturik geldituko dira zerbitzu aktiboa uztean lanpostua zuten Auzitegi Goreneko, justizia-auzitegi nagusietako edo probintzia-auzitegiko saletara edo herriko epaitegira, jarduten zuten kategoria eta jurisdikzio-ordena kontuan izanda. ETC-zientzia, zuzenbidea Botere Judizialaren Lege Organikoa, Askoren artean, EHU, 2014
Bardean ez da gune populaturik, eta ez dago inolako udalerrira adskribatuta. ETC-entziklopedia Errege Bardea, Wikipedia