Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

austro 1 izlag/iz Austriakoa, Austriari dagokiona; Austriako biztanlea.

Baina mendietan maiz gertatzen da -esango duzu- zuhaitz garaien kukula hurbilek elkar jotzen dutela, austro bortitzek hartara beharturik, garrezko lore irekian distiratu arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 81. orr.

2 austro-hungariar ik austrohungariar.

Aitak austro-hungariarren banderapean hartu zuen parte Lehen Mundu Gerran, eta bera, aldiz, aitaren gudarostean ibili zirenen aurka borrokatu beharrean aurkitzen zen orain.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen, eta, lehenbiziko bietatik, baita aurreko urtekoa ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Horko ezaugarri guztiek markatu zuten haren bizia: Vienarra izateak, inperio austro-hungariarraren hiriburua kultura klasikoaren bihotzetako bat izan baitzen XIX. mende osoan eta baita, modu tragikoago batean, XX.aren hasieran.  Berria - Kultura   2004-10-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus