Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
austrohungariar izlag/iz Inperio Austro-Hungariarrari dagokiona. ik austro 2.
Inperio austrohungariarreko poetak bizitzaren karelean bizi izan dira, Rothen pertsonaiak monarkiaren ekialdeko aldirietan bezala; zain bizi izan dira edo akabera baten oroitzapena berritzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.
Armada austrohungariarreko ofiziala, 1915ean Italiako frontean zauritu zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 185. orr.
Inperio Austrohungariarrak gerra aldarrikatu zion Serbiari, 1914ko uztailaren 28an. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.