Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmotan 1 (-tzeko edo -rako atzizkien eskuinean) adlag zerbaiten asmoarekin. ik asmoz; asmoan; asmoarekin.

Aurreko aldian legez, Fionnek eskua luzatu zuen aita handik ateratzeko asmotan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 92. orr.

Errealitate-inpresioaren arazoen ikuspegiak ere, ordea, ez baita helburu kritiko horretarako asmotan garatu, gehiegizko balioa atxikitzen dio inpresio horrek eragiten duen "engainu" parteari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Baina, hala ere, inoiz ez dugu jakingo krokodiloa galdutako erlojua berreskuratzeko asmotan ote zebilen edo, aldiz, barruan zeraman erlojua berriro martxan hasi zitzaiola pentsatuz, lagun bezala ote zihoan Peterren atzetik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.

Gainera, urteak zeramatzan dantzaldirik edo festarik huts egin gabe, eta ez zuen ematen erretiratzeko asmotan zebilenik: emanaldietarako txaketak eta gorbatak lehen egunean bezain txukun jarraitzen zuten bere entsegu gelan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Beldurrak eta pozak aldi berean hartu zuten Anshel, herritar guztiak engainatzeko asmotan dabilen pertsona bat bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Atsegina izateko asmotan nentorren, eta esatera: "Ene, Stella, hau bai etxe dotorea, zein zoragarria den...".  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 27. orr.

Hilabete bat lehenago, auzitegia Baionara aldaratua izan zen eta, orain, zuzendaritzarekin gauza bera egiteko asmotan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Nire negoziotxoa zabaltzeko asmotan nabilen eta bazauzkanat epe laburrean handitzeko asmoak ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 142. orr.

Berriro Bartzelonara itzuli eta falta nuen azken maila hori ateratzeko asmotan ekin nion uda hari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 47. orr.

Donibane Lohizuneko Gambetta kalera joan ginen bazkaltzeko asmotan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.

Taberna nahikoa bete da honezkero, lanetik irtendako batzuek aterpe hartu dute berton, zerbezaren bat edo halako zer edo zer eztarriratzeko asmotan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 85. orr.

Jiratu eta pentsatu berria zuen hori Alkimistari esateko asmotan zebilen, baina haren beldur zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 162. orr.

Eguerdi aldera agertu zen, bazkaltzeko asmotan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.

Afalostean, kopari uko egin eta bi kafe hartu ondoren, solasaldia beheraka zihoala ikusirik, erretorea erretiratu zenean hartu nuen nik ere kotxea, etxerako asmotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

2 (aditz jokatu gabearen eskuinean)

Leku askotara emakumea naizelako joan naiz, partaidetza normaltzeko lehen urratsak egiteagatik, eta harmonia bilatu asmotan itxura eta edukiaren artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 271. orr.

Hona zergatik: literatur tradizio zabalak, Shakespeareren Julio Zesar-etik Traidorearen eta heroiaren gaia izeneko ipuinera doanak, erakusten du hiltzera doana hiltzeko, lehenik inork gaztigatu behar diola hilgaiari bere etsaiak bera hil asmotan dabiltzala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 77. orr.

Bakunatu egiten gintuela esaten zuen Lutxok, alproja hark, animatu asmotan zer edo zer esan behar zuelako.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afaltzeko asmotan (3); aldatzeko asmotan (3); alde egiteko asmotan (7)

asmotan abiatu (4); asmotan ala (3); asmotan da (6); asmotan dabil (4); asmotan dabilela (3); asmotan dabiltzala (3); asmotan daude (3); asmotan dela (5); asmotan dira (3); asmotan edo (8); asmotan etorri (9); asmotan naiz (3); asmotan ote (5); asmotan zebilen (5); asmotan zegoen (3); asmotan zen (3); asmotan zeudela (3); asmotan zeuden (3); asmotan zirela (3); asmotan ziren (4)

ateratzeko asmotan (7); aurkitzeko asmotan (3); bake asmotan (3); bazkaltzeko asmotan (3); berreskuratzeko asmotan (5); biltzeko asmotan (3); bizitzeko asmotan (3); edateko asmotan (3); egiteko asmotan altxatu (3); egiteko asmotan zebilela (3); erabiltzeko asmotan (4); erakusteko asmotan (4); eramateko asmotan (5); eraso egiteko asmotan (3); erosteko asmotan (4); erregea hiltzeko asmotan (7); gelditzeko asmotan (3); geratzeko asmotan (3); hartzeko asmotan (13); heltzeko asmotan (3); hiltzeko asmotan ibili (3); hiltzeko asmotan zebiltzala (3); hiltzeko asmotan zebiltzan (4); hitz egiteko asmotan (5); hobetzeko asmotan (3); hondatzeko asmotan (3)

idazteko asmotan (4); igarotzeko asmotan (3); ihes egiteko asmotan (6); ikasteko asmotan (9); ikusteko asmotan (4); irakurtzeko asmotan (4); itzultzeko asmotan (10); ixteko asmotan (3); izateko asmotan (8); jakiteko asmotan (3); jarraitzeko asmotan (3); jartzeko asmotan (9); jasotzeko asmotan (3); jateko asmotan (4); joateko asmotan (19); laguntzeko asmotan (5); ligatzeko asmotan (3); lortzeko asmotan (4); osatzeko asmotan (3); saltzeko asmotan (5); sartzeko asmotan (7); segitzeko asmotan (3); uzteko asmotan (3); zabaltzeko asmotan (3); zer asmotan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus