Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmoarekin (-tzeko edo -rako atzizkien eskuinean) adlag zerbaiten asmoz. ik asmoz; asmotan; asmoan.

Nago idatziko dudanetz ibili naizelakotz, ala ibiltzen naizen gero idazteko asmoarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Bihotz-zirraragatik lehenago baino aztoratuago, braust eseri nintzen ohean negarraldi eder bat egiteko asmoarekin, zintzurrean trabatua izan bainuen hamaika aldiz negargura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

Mezuaren amaiera aldean, berriz, Albertok, arraunlari-jantziak nolabait erantzi nahian eta beste batzuez janzteko asmoarekin edo, honela esaten zion Elsari diosalarekin batera:  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.

Armadarentzat izendaturiko salgai-konboi harez gainera, baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak, Baionako merkatari batzuek xeheka saltzeko asmoarekin hara eramanak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Aldatu, eguerdian jasotako gutuna sofa gainetik hartu eta lorategirako asmoarekin irten zen etxetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

Zer deskribatzeko asmoarekin nengoen?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 93. orr.

Nolanahi dela ere, gauza da Donostiako himno izateko asmoarekin martxa bat egin zuela Santestebanek, eta martxa hori, dirudienez, jo izan zen garai batean, baina ez zuen lortu Danborradaren martxa ofiziala eta iraunkorra bihurtzerik.  Askoren artean   «Rataplan» - 94. orr.

Izan ere, itzultzeko asmoarekin joaten baitziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.

Gero, Kristori nolazbait jarraitzeko, lehen utzi zutena hartzeko asmoarekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 157. orr.

Bosgarren edo seigarren egunean, urmaelak ikusteko asmoarekin, Manzanaresetik Ruiderarako bidea hartu genuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

Nahiz eta legeek ez duten intentzioa zigortzen, honek ez du esan nahi intentziozko delitu batek, aurrera eramateko asmoarekin abiatzen bada, zigorrik merezi ez duenik, nahiz eta txikiagoa delitua bera burutuz gero baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Gelditzeko asmoarekin etorri al haiz?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 49. orr.

Pentsamendu hau paper solte batean idatzi zuen, pentsamendua deitzen ahal bazaio honi, geroago erabiltzeko asmoarekin, beharrezkoa izatera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

Erasorako asmoarekin, txalupa irauli egingo da eta arrantzale batzuek atera egin beharko dituzte bai zalduna bai ezkutaria.->04GarL01¬4<-Gutxika ipuin bilduma baten zirriborroa osatzea lortu, eta Joseba Jaka sarira aurkeztu zuen, forma eman eta bukatzeko asmoarekin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.

Eta auzi hori dela eta, Bizi Artifiziala deritzan zientzia helburu batekin eratu zen, horrela biziaren zientzia egon ez dadin adibide bakar horri lotuta, hots, biologia orokorra edo unibertsala eraikitzeko asmoarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Julen une batez urrundu zen, alboan bizi zen baserritar batekin hitz egiteko asmoarekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 241. orr.

Eta helburu hori lortzeko asmoarekin ekin nion, bada, defentsa-lan nekosoari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus