Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmoz 1 (-tzeko edo -rako atzizkien eskuinean) adlag zerbaiten asmoarekin. ik asmotan; asmoan; asmoarekin.

Nire buruari barkatzeko asmoz, halabeharra jartzen badut zoritxarraren zurigarri, halabeharraren mende jartzen naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.

Jakina, pedagogiaren arabera aritu behar izan du Txillardegik, kontakizuna ahalik eta argien taxutuz, egia egokiro hedatzeko asmoz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Liburutegiraino eramaten du kutxa astuna, han gutunak begiratzeko asmoz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.

Lanean hasi eta urtebetera, Euskal Filologian matrikulatu nintzen, ez hizkuntzaz gehiago ikasteko asmoz, baina bai literaturaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.

Burtsa hau Mattin Megadendak, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin 2000. urtean sortua izan da, iparraldeko gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, epaimahaikideak Itxaro Borda, Jon Casenave eta Piarres Aintziart izanik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 3. orr.

Irakurtzeko asmoz datorrela, ez duela besterik egiteko asmorik hilabete oso batean gutxienez, eta ea Argosen lekua zein izango den.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Orduan Sara, atsekabez beterik, negarrez hasi eta gora igo zen, aitaren gelara, bere burua urkatzeko asmoz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 108. orr.

Erredakzioan beharrezko dokumentazioa hartuta joan nintzen etxera, elkarrizketa lasai prestatzeko asmoz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 61. orr.

-Snapek ezin du frogatu zu izan zarela -esan zion Ronek Harryri, lasaitzeko asmoz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora, mendizerri haiek sua pizten zutela ardi izterra jateko asmoz.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Isilka-isilka, urek goraka egin zuten, eta oinak ere ukitu zizkieten; eta, guztiz irentsita geratu arteko denbora pasatzeko asmoz, lakuan ikus zitekeen gauza bakarrari begira geratu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 132. orr.

Gero, itxura ahal zuen guztia aldatu eta hegoaldera joan zen Vienara oinez iristeko asmoz.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.

Gogoan daukat galtzarbeetatik hartu ninduela norbaitek, jasotzeko asmoz, eta berriro utzi ninduela lurrean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 75. orr.

Emeki askatu nintzen handik joateko asmoz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 37. orr.

Kristalera hurbildu du aurpegia atzean entzuten duen ibaia ikusteko asmoz, baina ilun beltzak eragotzi dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 111. orr.

Alabaina, itasoan, ontzikoek arropa guztiak kendu eta zirtzilez jantzi ninditean, oraintxe ikusten nauan gisan, esklabutzat erabiltzeko asmoz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 104. orr.

"Baserri batera joan omen zan Lazkao Txiki bein batean, bei bat erosteko asmoz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.

Azken aldi bat oraindik bazter guztietara begiratu nuen, Mathias aurkitzeko asmoz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Ematen dik deabruak hartua aritzen haizela, jendea hire mailara beheratzeko asmoz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Mexikon zela, Cardenas presidentearekin ere elkartu zen, ahuntz batzuk eta horrelako patari galduren bat besterik ez zuen uhartea erosteko asmoz.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Horregatik harrapatu zuen ustekabean, bisitarako asmoz agertu eta gaixo zegoela esan ziotenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.

Hemendik gutxira lanetik irten eta Plaza Berrirantz abiatuko da, aparkalekura, bere BMW beltzean etxeratzeko asmoz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.

2 (aditz jokatu gabearen eskuinean)

Mikel aulki batean jesarri zen, bere burua besarkatuz berora itzuli asmoz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.

Jendearen oihu eta algarek eten dute momentua, eta bikoteak eztandaren iturria bilatu asmoz begiratu du plazara.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.

-Borgesek bezala hitz egin duzu -bota nion, lausengatu asmoz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

3 asmoz eta jakitez

PFR: Ekin eta jarrai, asmoz eta jakitez, jakina.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 52. orr.

Arriskuak, beraz, badaude, eta asmoz eta jakitez jokatzea dagokigu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 223. orr.

Asmoz eta jakitez irabaziko dugu, nolabait irabaztekotan, uniformatzeko joeraren eta identitateen arteko lehia; baina ez gurea gordez besteena ukatzeko, gurea zainduz besteena ulertzeko baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberasteko asmoz (3); abian jartzeko asmoz (4); abiatzeko asmoz (3); adierazteko asmoz (7); adosteko asmoz (3); agurtzeko asmoz (5); ahazteko asmoz (3); ahultzeko asmoz (4); akordioa lortzeko asmoz (4); aldarrikatzeko asmoz (6); aldatzeko asmoz (8); alde egiteko asmoz (3); amaitzeko asmoz (3); animatzeko asmoz (4); aprobetxatzeko asmoz (3); arautzeko asmoz (4); arazoak konpontzeko asmoz (3); argitaratzeko asmoz (3); argitzeko asmoz (11); arintzeko asmoz (3); aritzeko asmoz (3); asetzeko asmoz (3); askatzeko asmoz (3)

asmoz abiatu (4); asmoz antolatu (7); asmoz ari (4); asmoz atera (5); asmoz aurkeztu (4); asmoz baizik (4); asmoz bilera (3); asmoz edo (9); asmoz edurne elizondo (3); asmoz egin zuen (3); asmoz egina (5); asmoz eginak (4); asmoz egindako (12); asmoz egingo (3); asmoz eginiko (3); asmoz ekin zioten (3); asmoz ere (3); asmoz erredakzioa (10); asmoz eta jakitez (7); asmoz etorri (8); asmoz etorria (3); asmoz fundazioak (5); asmoz hartu (4); asmoz hasi (3); asmoz heldu (3); asmoz irten (3); asmoz itzuli (3); asmoz iņigo bilbao (3); asmoz jo (3); asmoz joan ziren (5); asmoz kantxaratuko (4); asmoz sortu zen (7); asmoz sortu ziren (3); asmoz zelairatu (5); asmoz zelairatuko da (3); asmoz zelairatuko dira (5)

atxilotzeko asmoz (3); aukera emateko asmoz (3); aurkezteko asmoz (4); aurre egiteko asmoz (18); aurrezteko asmoz (3); azaltzeko asmoz (15); aztertu asmoz (3); baliatzeko asmoz (6); banatzeko asmoz (3); bateratzeko asmoz (4); batzeko asmoz (5); bereganatzeko asmoz (6); bermatzeko asmoz (4); berreskuratzeko asmoz (14); berri emateko asmoz (3); berritzeko asmoz (4); besarkatzeko asmoz (3); beste egiteko asmoz (3); betetzeko asmoz (15); bideratzeko asmoz (8); bihurtzeko asmoz (4); bilatu asmoz (6); biltzeko asmoz (18); bizitzeko asmoz (4); bizkortzeko asmoz (3); borrokatzeko asmoz (5); botatzeko asmoz (3); bukatzeko asmoz (4); bultzada emateko asmoz (4); bultzatzeko asmoz (17); defendatzeko asmoz (5); den aztertzeko asmoz (3); desegiteko asmoz (4); egin asmoz (7); egiteko asmoz joan (3); egoera konpontzeko asmoz (4); ekiditeko asmoz (9); ekiteko asmoz (3); elkarlana sustatzeko asmoz (3); eman asmoz (7); erabaki asmoz (3); erabiltzeko asmoz (8); eragiteko asmoz (4); eragozteko asmoz (6); eraikitzeko asmoz (6); erakusteko asmoz (12); eramateko asmoz (7); erantzuteko asmoz (10); erasotzeko asmoz (4); erosteko asmoz (5); errazteko asmoz (5); erraztu asmoz (3); errepikatzeko asmoz (4); errespetua sustatzeko asmoz (3); eskaintzeko asmoz (8); eskatzeko asmoz (8); eskertzeko asmoz (5); esku uzteko asmoz (3); eskubideak babesteko asmoz (3); eskuratzeko asmoz (11); eteteko asmoz (4); eusko ikaskuntzaren asmoz (3); eusteko asmoz (7); ezagutarazteko asmoz (5); ezagutzeko asmoz (15); ezagutzera emateko asmoz (3); ezartzeko asmoz (4); eztabaidatzeko asmoz bildu (3)

finkatzeko asmoz (5); gainditzeko asmoz (5); gaitzesteko asmoz (3); garbitzeko asmoz (4); gatazka konpontzeko asmoz (3); gauzatzeko asmoz (3); geldiarazteko asmoz (6); gelditzeko asmoz (6); geratzeko asmoz (5); gibel asmoz (3); giroa baretzeko asmoz (5); gogoratzeko asmoz (5); gutxitzeko asmoz (6); handik ateratzeko asmoz (4); handitzeko asmoz (8); harrapatzeko asmoz (6); hasteko asmoz (4); hausteko asmoz (4); hedatzeko asmoz (3); helarazteko asmoz (5); heltzeko asmoz (7); hiltzeko asmoz (11); hitz egiteko asmoz (4); hori lortzeko asmoz (3); idazteko asmoz (3); identifikatzeko asmoz (3); igarotzeko asmoz (5); ihes egiteko asmoz (6); ikasteko asmoz (4); ikertzeko asmoz (3); ikusi asmoz (3); ikusteko asmoz (19); indartu asmoz (4); indartzeko asmoz (18); irabazi asmoz (3); irakurtzeko asmoz (7); iraultzeko asmoz (3); iristeko asmoz (9); irtenbidea bilatzeko asmoz (6); irteteko asmoz (3); irudikatzeko asmoz (3); isiltzeko asmoz (3); itzultzeko asmoz (9); izateko asmoz (31); jabetzeko asmoz (3); jakiteko asmoz (15); janzteko asmoz (4); jarraipena emateko asmoz (3); jarraitzeko asmoz (15); jasotzeko asmoz (13); jateko asmoz (6); joateko asmoz (14); jokatzeko asmoz (3); jotzeko asmoz (4)

kalitatea hobetzeko asmoz (3); kentzeko asmoz (10); konponbidea bilatzeko asmoz (4); kontrolatzeko asmoz (4); laguntza emateko asmoz (3); laguntzeko asmoz (17); lapurtzeko asmoz (3); lasaitzeko asmoz (4); lortu asmoz (8); lotzeko asmoz (4); luzatzeko asmoz (4); murrizteko asmoz (9); nabarmentzeko asmoz (3); omentzeko asmoz (5); ordaina irabazteko asmoz (3); ordaintzeko asmoz (4); osatzeko asmoz (7); ospatzeko asmoz (4); oztopatzeko asmoz (5); parte hartzeko asmoz (10); pasatzeko asmoz (5); prestatzeko asmoz (8); saihesteko asmoz (15); sakontzeko asmoz (5); salatzeko asmoz (15); salbatzeko asmoz (5); saltzeko asmoz (4); sartzeko asmoz (16); segitzeko asmoz (3); sendotzeko asmoz (5); sinatzeko asmoz (4); sortzeko asmoz (15); suntsitzeko asmoz (7); suspertzeko asmoz (4); sustatu asmoz (4); topatzeko asmoz (3); txikitzeko asmoz (3); ulertzeko asmoz (3); urrundu asmoz (3); zabaltzeko asmoz (13); zapuzteko asmoz (3); zehazteko asmoz (6); zer nolako asmoz (3); zerbait hartzeko asmoz (3); ziren bazkaltzeko asmoz (3); zuzentzeko asmoz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus