Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmoan (-tzeko atzizkiaren eskuinean) adlag zerbaiten asmoarekin. ik asmoz; asmotan; asmoarekin.

Aitzitik, okupazio indarrek eutsiko balute Muktada al-Sadren atxilotzeko asmoan, egoera are suminduko litzatekeela ohartarazi zuen erlijioburuaren bozeramaileak.  Berria - Mundua   2004-04-07

Atera joan nindunan hainbat aldiz, ondo itxita ote zegoen ikustera; gero higan pentsatzen saiatu nindunan, lokartzeko asmoan; baina hi soslai hits bat baino ez hintzen, ihesari emana, nire beste oroitzapenen antzera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

Gauerdi baino lehentxeago sartu nintzen tabernara, trago bakarra egin eta berehala alde egiteko asmoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Islamdarren artean ere, bertako jabearen lurraldera oinutsik sartzen da arrotza, hartara indarrez deus bereganatzeko asmoan ez datorrela adieraziz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Filma anuntziatzen zuen kartelean, gizon bat ageri zen itxuraz urrutiko abentura batean galtzeko asmoan.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.

Zin egin dut eta tinko nago zure erabaki zuzenak gordetzeko asmoan.  Elizen arteko biblia   Sal 119,106

Errekisa txukun bat egiteko asmoan hartu genuen zenbait lagunek noizbait Eibarrera, kanoiak behar genituen gure baforeak artilatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asmoan ez (3); bere asmoan (5); boto asmoan (3); egiteko asmoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus