Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Stepheni ez zion inolako zirrararik egiten horrek guztiak, eta aurrera jarraitu zuen bere jarrera arretagabearekin: ingurura begira, bere kolkorako doinuka, eta artista navajoa, berriz, han egon zen, marrazketan buru-belarri murgildurik, zirkinik egiteke ia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.
Arretagabea izatea zen don Ferminen espezialitatea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.
Orduari ordu ibili nintzen arratsalde osoan, istriputik onik irten izana edo Basileako eskaintza bezalako nire burua pozteko moduko motibo garbienen hauspoketan, eta gogaikarrienak luzesteko halako jaidura arretagabe bat babestuz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 187. orr.
Arretagabe tira egiten zien sokei, noizean behin begi-kolpe bat luzatzen zuela etorri berri bakoitzaren aurpegira, eta noizean behin, asperdura beraz, zerura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.
Arretagabe nenbilen, kaletik txistua joaz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.