Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animiko 1 izond psikikoa.

Batean Bettini, hurrengoan Hushovd, kontua da bi aldiz lapurtu diotela garaipena aurrez aurre Petacchiri eta Milan-San Remori baldintza animiko horretan ekitea ere... askotxo.  Berria - Kirola   2006-03-15

Txabik grabagailua eta soinu mahaia muntatu zituen, baita grabaketa txiki bat egin ere; nahiko eskasa, egia esan, baina puntu animiko hartan ez zegoen eskasik inorentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Beheraldia izaten dut, eta lehen ere bai, beheraldi fisikoa baino animikoa gehiago, hitz egiteko gogorik gabe geratzen naiz, irakurtzeko ere gogorik gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.

Antz hori fisionomikoa ez baina animikoa izango zen, hots, misterio bat antzematen zenidan, nonbait: zulatu, argitu, atzeman beharreko sekretua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Honelako poesia ironikoa, eguneroko ogi animikoa dizu, batez ere, sukaldetik ikuilurako animazio beroa edo ekaitzaren kezka hurbiletik bizi izan dituenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

2 arimari dagokiona. ik arimazko.

Gorputza, beraz, ez litzateke pentsatzearen kausa, baizik bere baldintza murriztaile soila, eta beraz, sentsuzko bizitza animikoaren bultzatzaile gisa bai baina, are gehiago, bizitza huts eta espiritualaren oztopo gisa hartu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Aurreko lau liburuetan Euskal Herriko "ikusmira animikoa" eman zuen Luis Mari Mujikak, eta liburu berrian 1962tik 1999 artean bisitatu dituen Euskal Herritik kanpoko lekuei buruz idatzi du, leku horietan ezagututako jendea inola ere ahaztu gabe.  Berria - Kultura   2004-10-22

3 egoera animiko

Normalean garaipenek eramaten dute kirolaria egoera animiko horretara.  Berria - Kirola   2004-04-22

Beren egoera animikoarekin bat etorriko dira gure dantzak.  Berria - Kultura   2004-02-11

Oso ondo azaltzen jok Zartateko Handiaren egoera animikoa, tentsio handiko narrazio baten barruan...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 117. orr.

Pertsona bat ez da tenperatura, argi, egurats, presio eta egoera animikoaren nahasketa besterik, hein handi batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.

Kantu hura nire egoera animikoarekin guztiz bat zetorrela ohartu nintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus