Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez du Jaungoikoak gorputzez sentitzen, animalia gorpuzdunek bezala, ez baita bera gorputz eta arimazkoa; horregatik izaera soil hark aditu bezala sentitzen du eta sentitu bezala aditzen; gauza bera dira Jaungoikoagan sentimena eta adimena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 334. orr.
"Rosseti-ren obsesioa"n, emakumetasun bakarraren arimazko (Victoria) eta haragizko (Eugenia) mamitzeek, Etika-ko bigarren liburuko natura bakarraren pentsamenduzko eta hedadurazko adierazpen paraleloa erakusten dute. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.
Edo arrazarekin uler daiteke "zerbait kosmiko eta arimazkoa", Spengler-ek egiten duen bezala Horren arabera, gizon-emakumea gorputz eta arimazko izakia da, erdibitua alegia. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
Arimazkoa, propiokien, ez-materiala eta suntsiezina da, gorputz hilkor batean preso dagoena mundu honetako bizialdian. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.
Zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 591. orr.