Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
almidonatu, almidona(tu), almidonatzen (ETCn 6 agerraldi; orobat almidoiztatu ETCn 52 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian almidoitu agertzen da, corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) 1 du ad ehunak almidoiarekin zurrundu. ik almidoiztatu; almidonatu.
Haren soineko beltza lisatu huen, lepoa eta mahuka-muturrak almidonatuz haren eskuak berri ageri zitezen, bular hilaren gainean gurutzaturik; bular zahar maitekor harexen gainean lo egina bainintzen garai batean eta harexek eman baitzidan jaten eta bere bihotz-pilpirez urrumatu nire ametsak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Lepoko zuri almidonatuari esker gorputz txikiak lortzen duen garaiera morala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.