Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Non ote zeuden behialako mahaialdi luze oparo haiek, familiako guztiak argimutil handien argitasunean, portzelanazko zerbitzuz, zilarrezko tresneriaz eta almidoiztaturiko mahai-zapiez hartu ohi zirenak? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Ez iezadazue arren eska oihal baliotsu horiek eskuz garbitzeko, prentsan lisatzeko, almidoiztatzeko, urratuak puntukatzeko, zarrastadak pasaratzeko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Ehun zurizko lepo almidoiztatua zeraman samaren jiran, mahuka zuri batzuk igotzen zitzaizkion ukondoetaraino, mantal zuri batek oinetakoen puntak ezkutatzen zizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Gona, txit laburra, txit almidoiztatua, dantzari baten gona bezala harrotzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Barneko azala distira berde ilunekoa da, urrezko izarrekin; oihal astun almidoiztatua dirudi. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.
Mozkortuta zaude ala? -galdetu zuen, serio eta urduri, eta alkandoraren lepo almidoiztatu garaira luzatu zuen besoa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.