Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

algaretean 1 adlag nabigazioan, urak edo haizeak nora gabe bultzatuta. ik jito 2.

Aldendu egin ginen bazterretik, harkaitzen kontra jota ostera itsasorantz zetozen bagek kulunka handiak eragiten zizkiguten, algaretean ibili ginen une batez, egoskor Engels bere ariketan eta ni ahalegin hura iraindu nahi ezik mutu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

2 irud/hed

Baina langileen auzia aipatu zuen orduko, Soterok, horren xeheki adostua genuena algaretean utzita, oihu egin zuen eskua jasoz, "Aizak!", harengana itzuli ziren buru guztiak, isiltzeko esan zioten, hala hobe, baina apezak eten egin zuen bere jardurioa, lasai egoteko agindu zuen, uzteko hizketan mutilari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus