Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izotz pusken jitoa ere aldekoa zuten, aurrerago oztopo gaindiezina eratzen ez bazuen, behinik behin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.
Itsasontzia, beraz, Gustavo konturatzeke, jitoan zihoan kostalderaino. amarrak hautsi eta jitoan doan itsasontzian bezala. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
Jendearen ustea da itsasora erori eta jitoan gelditzen den oro, biziduna nahiz bizigabea, hondartza horietako batean agertzen dela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
Itsaso hari, inoiz jitoan azaldu zitzaien yate kanadar batek izena emana zion hari, Mateo Taboadaren Itsasoa esan zioten geroztik gure herriko marinelek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.
Portuaren sarrerako uretan txalupa txiki bat ikusten zen, hutsik eta uhinek jitoan kulunkatzen zutela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Izotz puska bakanak, jitoan ibaian behera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.
Errekak jitoan zeroan gorpua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 30. orr.
Jitoan dagoen kea metatu zaigu gainean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.
· hed/irud Jitoan nenbilen, galduta, eta Egunkaria-ko kontratua sinatu nuenean izar gidari bat atxiki nuela uste izan nuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.
Itakarik gabeko Ulisses baten gisan, jitoan. pitin bat edana inoiz, bere burua etxera garraiatu nahi baina norabiderik aurkitu ezinik, jitoan edo nora ezean.. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.