Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abant (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi; orobat abante ETCn 227 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian abant agertzen da) 1 iz/adlag itsasontzietan, aurrerantz egitea. ik abante.

Bada, Armada Txit Zorionekoak aurrera egin zuen, astiro, airos, harro, Plymouth atzean utziz, abantETC-literatura, saiakera   Azeria eta Lehoia, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2007

"Ez ipini esne-gain eta txokolatezko tuturik" esan nahi dio, baina hitzek ez dute topatzen lekurik abant geldiezin, eutsiezin horretan. ETC-literatura, saiakera   Kabitu ezina, Aintzane Usandizaga, Elkar, 2019

17: 30ak ziren Matti pertsonaiak "Izan Pirata, elkarrekin abant, abordatzera!", esan eta txupina bota zuenean. ETC-prentsa   Berria, 2012-08-14

Gazte zein heldu, elkarrekin abant! da piratek aurtengo Aste Nagusirako aukeratu duten leloa, eta horren bitartez aste nagusi parte-hartzaile bat bultzatzen saiatuko dira. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-07

2 abant egin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Baina ez zeundeten arraun-lanean uste bezain zailduak, eta abant egiten hiru ordu pasa ostean ipurmamiak urratuta zenituzten eta eskuak haragi bizian. ETC-literatura, saiakera   Ur biren artean, Patxi Iturregi, Elkar, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus