Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abante 1 (Euskaltzaindiaren Hiztegian abant agertzen da) iz/adlag itsasontzietan, aurrerantz egitea. ik abant.
entzuten nuenean Abante gustixe! Berria - Kultura 2006-04-04
Min egiten duen eskua zara, eta sendatzen duen eskua aldi berean, lemaren gobernuarekin abante librean, ice will, iceberg lemazaina sentituko zara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.
Abante, edo atzera, berdin dik, agudo Seoane! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 175. orr.
2 abante egin du ad
Nik uste nuen abante eginen zuela Florenek haizearen barrura, orduantxe entzunen genuela bere ahots mehe barnagarria, baina burumakur zegoen, jotako toilaren antzera gelditu ginen denok, eta aldamenean nituenak beha hasi ote zitzaizkidan, nor dugu hau, zergatik ez du barre egiten... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.