Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldez1 1 adlag alde batetik, hein batean.

-Gainera, aldez behintzat, neure errua izan da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 129. orr.

Arraza nahasikoa, aldez aleman ardi-zakurra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 105. orr.

Horretantxe du bere boterearen pitzadura bakarra, eta horrexek bihurtzen du jauntxo ikaragarria gizaki haragizko eta, aldez, bera ere biktima.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Haren abenturak eta ihesaldiak garai hartakoak ziren, eta, aitonak zioenez, bere zeregin ugariek, aldez, sortuak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 261. orr.

2 aldez alde adlag alde batetik besteraino. ik alde 5; alde 6.

Heiligenstadt-en barrena joan, hirugarren geltokian jaitsi, aldez alde doan lehenbiziko kalean ezkerretara hartu, eta beste lau edo bost minutu oinez joanda.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Konturatu zen, azkenean, zergatik zen: oihal batek bitan banatzen zuen gela, aldez alde, eta oihalari begira jarrita zeuden aulkiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Erradiazioa goi-beheak uztartuz ematen den bezala, adbekzioa berriz, aldez alde, aldameneka ematen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

3 aldez... aldez... alde batetik... bestetik...

Bere iritzi propioa zuen anaiaren gaixotasunari buruz, oso zentzuzkoa, aldez zientzian funtsatua, eta aldez Sasharen gaitza norberaren bizimoduarekiko kontentagaiztasun orokorrak eragin zuelako uste sendoan oinarritua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

Templek, hartaz ohartzean, aldez ukoaz eta aldez dedikazioaz konpondu zuen arazoa: zelibatuan biziko zen -hala erabaki zuen- eta zientzia bihurtuko zuen, oso osorik, bere bizitza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Ez dago, beraz, munstrorik, aldez nahi eta aldez nahi ez izatea; arimaren gaitza da, ohituraren zamapean egiak ez baitu guztiz zutiarazten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 230. orr.

4 aldez aurreko izond aldez aurretik zertzen dena.

Eta enpresa askotan aldez aurreko erretiroak onartzen dira, diru kopuru handiak emanda, eta erretiroa hartutako asko lanean hasten da hurrengo egunean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 153. orr.

Ez zenuen aldez aurreko asmorik, eta hala ere gure etxean zaude orain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 227. orr.

Horretarako aldez aurreko lana egin behar da: mahai horren metodologia eta bestelakoak zehaztu behar dira, eta ezin dugu denbora alferrik pasatzen utzi.  Berria - Harian   2006-04-02

Bertsolariak aldez aurreko lanaren bidez ekin ahal izango dio beti muga honi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

5 aldez aurretik adlag aipatzen den edo jakinekoa den zerbait baino lehen edo berez legokiokeen unea baino lehen. ik aurrez.

Verak aldez aurretik jakinarazi zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 117. orr.

Bere bi zaletasunak eta ogibidea elkartuta, kantari frantsesen abestiak entzunarazten zizkigun maiz eskolan, aditu behar genuen kantu horrexen hitzak aldez aurretik eman eta argituta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 32. orr.

Ez zegoen baztertzerik, gainera, halako eszena bat ikustean, ikuslearengan eragina izatea kolore egokiak zein ziren aldez aurretik jakiteak: ile-adatsaren horitasuna, ikusi baino gehiago, asmatu egingo omen zuen ikusleak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

- Eta zuk ez duzu aldez aurretik ezer eskatzen?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Baina sute hark ez zeukan, aldez aurretik behintzat, halako itxurarik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 68. orr.

Nola ezagutu eta zenbatu, aldez aurretik, esperientziak berak bakarrik erakuts dezakeena?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

Aldaketa horiek aldez aurretik jakiteko adina baliabide al ditu mendizaleak?  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

6 aldez aurretikako (ETCn 17 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian aldez aurreko agertzen da) izlag aldez aurrekoa.

Analisi fonologikoak transkripzioaren ondoren gertatu beharko luke eta ez aldez aurretikako baldintza gisa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

7 aldez aurretiko izlag aldez aurrekoa.

Ondoren, alderdiek negoziazioak hasi beharko lituzkete, «baina mehatxurik gabe, eta aldez aurretiko testu itxi batekin».  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Polizia gure etxera sartu zuan gauez, eta aldez aurretiko abisurik bota gabe tirokatu gintiaten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 62. orr.

Bat-batean, aldez aurretiko abisurik gabe, gelditu egin zen gurpil-aulkia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

Tristura-printza oinazegarriak aienatu zituen, eta hagitz aztoratuta sentitzen zen, aldez aurretiko opari bat jasotzera doan norbait balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

8 aldez beste adlag alderantziz.

Printzipioz problemarik ez luke egon behar "arraza" ez indoeuropar batek hizkuntza indoeuropar bat, edo, aldez beste, arraza indoeuropar batek, hizkuntza ez indoeuroparra mintzatzeko, baina tesi arrazial handietan ez dira horrelako txikikeriak aintzat hartu ere egiten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.

9 aldez bestera adlag alderantziz.

Irakaspen ederra, gizakion arteko adiskidantza zuhur baterako, bi aberek hartzen duten jarrera hori: elkarri lepagaina hazkatu, buruak aldez bestera gurutzatu, berriz ere elkar hazkatu eta kontsolatu, eta atzenean lurrera begira geratu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.

Ama negarrez eta aita errietan; edo aldez bestera, agian: amak nau sermoneatzen eta aitak ez du txintik ere ateratzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

10 aldez edo moldez adlag nolabait, alde batetik edo bestetik.

Eta gauza ziurra da, idazten ez duelarik ere, bere hurrengo obretako pertsonaien konpainia noblean ematen dituela, aldez edo moldez, tarte luzeak.  Berria - Kultura   2004-07-01

Aldez edo moldez, burua sutan zeukala zulotik atera bezain pronto, bilin-balaunka jo zuen alboko hormaren kontra, non, esekita zeuden kate batzuen artean korapilaturik, hil egin zen gizajoa, erabat kiskalita.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.

Hori guztia kontatzeko premia errebindikatzen du neorrealismoak, hori guztia dago, aldez edo moldez, Silvana Manganori izarren lekua eman zion pelikulan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Gernikako irudiak ahaztu gura zituen aldez edo moldez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 72. orr.

Baina hori, aldez edo moldez, gauza guztiekin gertatzen zaigu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus