Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrez 1 adlag aldez aurretik.

Aspektu berriak ustekabean sortu zaizkiolako bidean, esku artean, aurrez itxaron gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 10. orr.

Harik eta eritasun ahitzaile, oinaze gabeko batez hiltzen nintzen arte, aurrez prestatuak izango nituen azken hitzak esaten nituen arte, ondoan eramango nituen beti neska haiek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 185. orr.

Hara non armen helmuga euskal kostaldea zen, zehazki Sopelako hondartza, zeinean, aurrez adostutako gau batean, kaxak lehorreratu eta hantxe itxaroten egongo zen talde bati eman behar baitzizkien.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Gu euskara kontuekin hasi ginenean, batua bultzatu behar zela eta, zenbait arazo atzeman genituen, baina ez hau bezalakorik aurrez ikusi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

Museo batera doanari on zaio aurrez jakitea zeren bila doan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Presakako eta aurrez moldatutako ezkontza izan zen Gillesena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 63. orr.

Hitz hori erabiltzea ez zen kasualitatea izan, aurrez ongi pentsatua baineukan zein istorio kontatu eta, gutxi gorabehera, zein hitzekin kontatu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Jendilaje honek aurrez egindako esaldiekin funtzionatzen du beti, esaldi propioak sortzeko ezgauza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

2 adlag aurrean; aurrez aurre.

Emaiozue buelta: aurrez ikusita, gaur estreinatu duen jakan orbanak erakusten ditu, eta atzetik ikusita, galtzetan tarratekoa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 97. orr.

Bere sorbalden gainetik pasatu zituen nire hankak, aurrez ikusten nuen bere aurpegia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.

Argazkilari militarrak aurrez jartzeko agindu zion, baina ama ez zen jiratu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 68. orr.

Bere azken argazkia -Angela aurrez eta hiru laurdenez, graziaz beteriko pose bat osatuz- albistegi guztietan pasatu dute dagoeneko, mila aldiz pasatu ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

3 aurrez aurreko

Eta honako aurrez aurreko figura lausoa, beraren betileetako euriaren atzean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Disimuluz, oharkabean bezala, mahaiaren beste aldera joan naiz eta aurrez aurreko aulkia hartu dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Gizon askok erabiltzen dute indar fisikoa eta aurrez aurreko liskarra beren arazoak konpontzeko, eta horietako askok emakumeekin ere berdin jokatzen dute, batez ere bikotekidearekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.

Ostatua ibaiaren ertzetik bertan samar zegoen, Barrière du Roule-ren aurrez aurreko aldean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 144. orr.

Behin bakarrik ikusten ditu, aurrez aurreko saioan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Atzo herenegun, epaileak afera hau bi interesen arteko aurrez aurreko klasikotzat jo zuen: prentsaren askatasuna, alde batetik, eta gobernuak herritarrak zigortzeko duen ahalmena, bestetik.  Berria - Gaiak   2004-10-09

1971ko lan honek kirol-prakak janzten dituzten oinezkoak erakusten ditu, egoera dibertigarri ugariak sorraraziz aurrez aurreko ibilbideek topo egiten dutenean.  Berria - Kultura   2006-05-07

Ez erabat haren oinean, bestela ez baitzion erreparatuko iparraldeko fatxadaren goialdean - beraren aurrez aurreko fatxadan, alegia - eraikin multzo batek egiten zuen isla harrigarriari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Berak, artikulu hartan, garapen teknologikoaren ondorengo lau ondorio hauek aurreratu zituen: Sedentarismoa eta aurrez aurreko harreman pertsonalen gainbehera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Aurrez aurreko eserleku doble gehienak erdi hutsik zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen; galdeketak, argiketak, frogaketak, aurrez aurrekoak, alderdi publikoaren konklusioak; eta horixe da egungo jardunbidea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.

Ez zen ezer berezirik gertatu; soilik bi mujik errusiarrek, ostatuaren aurrez aurreko tabernako atean baitzeuden, zertxobait esan zuten kotxeaz, hitz-erdirik ez, ordea, barruan zihoanaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Azken korridorean zain geratzen gara, aurrez aurrekoaren gela txikiaren atarian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 32. orr.

Linterna txiki bat hartu zuen sorbaldan dingilizka ekarritako zakutotik eta ezker-eskumako izpi mugimendu arina burutu zuen aurrez aurreko paretan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

4 aurrez ikusi ik aurreikusi.

Operazio konplexu samarra zela aurrez ikusi zuten zientzialariek, baina dena ondo joan zen.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Eta betiere, aurrez ikusia zeukana ikusiz, eta errealitatearen deskribaketa touristique bat eginez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 33. orr.

Lainezek joan-etorri batzuk egin ditu hogei metroko tartean, aurrez ikusten dituen hiru ailegaerei adi.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 101. orr.

Liberal zenez gero, 1848ko iraultza aurrez ikusi zuen, eta desadostasunak izan zituen liberalismoarekin.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

Jakina, hain tontoak ere ez dira eskuindarrak, eta aurrez ikusia izango dute noski, eskalerik ez dagoela halako isuna ordain dezakeenik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

5 aurrez prestatutako janari

"Aurrez prestatutako janariak ekoizten ditu K-Onarik eta bera arduratzen da arrain haragiari itxura emateaz, hanburgerrak plastikozko erretiluetan sartzeaz eta halakoez», zehaztu du Bilbaok.  Berria - Harian   2005-08-21

6 aurrez prestatutako plater

Aginteek eta konpainiek aurrez prestatutako platerak dira berriak.  Berria - Gaiak   2004-09-22

7 plater aurrez prestatu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Eta horrela, merkatu estrategia ezberdina izango genuke: produktuen aurkezpen berriez hitz egingo genuke; plater aurrez prestatuez eta abarrez.  ETC-prentsa   Berria, 2008-01-19

Plater aurrez prestatuak: arrautzaztutako barratxoak, surimiak, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoz aurrez (3); aintza aurrez agertu (3); anaien aurrez aurre (4); artean aurrez (7); arteko aurrez aurreko (3); atariaren aurrez (3); atbk aurrez erretiratu (3); atearen aurrez aurre (4); aurka aurrez aurre (5)

aurrez abisatu gabe (3); aurrez adierazi (7); aurrez adostutako (3); aurrez aipatutako (6); aurrez aurre agertu (3); aurrez aurre ariko (3); aurrez aurre aurkitu (6); aurrez aurre begiratu (16); aurrez aurre begiratzeko (11); aurrez aurre begiratzen (11); aurrez aurre bildu (3); aurrez aurre dagoen (12); aurrez aurre daude (7); aurrez aurre dauden (3); aurrez aurre dauka (5); aurrez aurre daukat (3); aurrez aurre ditugun (3); aurrez aurre duen (4); aurrez aurre dugun (4); aurrez aurre edo (3); aurrez aurre egin (9); aurrez aurre egiten (8); aurrez aurre egokitu (8); aurrez aurre egon (9); aurrez aurre egongo (6); aurrez aurre egoteko (4); aurrez aurre eman (3); aurrez aurre ere (3); aurrez aurre esan (5); aurrez aurre eseri (18); aurrez aurre eserita (9); aurrez aurre ez (6); aurrez aurre ezagutzeko (3); aurrez aurre ezarri (4); aurrez aurre gaur (8); aurrez aurre gelditu (8); aurrez aurre geratu (10); aurrez aurre gertatu (3); aurrez aurre hitz (14); aurrez aurre ikus (3); aurrez aurre ikusi (17); aurrez aurre ikusiko (6); aurrez aurre ikustea (3); aurrez aurre ikustean (5); aurrez aurre ikusteko (8); aurrez aurre ikusten (8); aurrez aurre ipini (6); aurrez aurre izan (15); aurrez aurre izango (37); aurrez aurre jarri (54); aurrez aurre jarriko (8); aurrez aurre jarrita (4); aurrez aurre jartzea (12); aurrez aurre jartzeko (5); aurrez aurre jartzen (35); aurrez aurre jo (28); aurrez aurre jotzen (3); aurrez aurre lehen (3); aurrez aurre neukan (4); aurrez aurre nire (3); aurrez aurre nuen (5); aurrez aurre so (5); aurrez aurre talka (3); aurrez aurre topatu (5); aurrez aurre topo (13); aurrez aurre zegoela (3); aurrez aurre zegoen (13); aurrez aurre zeuden (9); aurrez aurre zeukan (11); aurrez aurre zituen (3); aurrez aurre zuela (4); aurrez aurre zuen (7); aurrez aurreko bilerak (3); aurrez aurreko bisita (7); aurrez aurreko borroka (5); aurrez aurreko paretan (3); aurrez aurrekoa (13); aurrez aurrekoak (13); aurrez aurrekoan (7); aurrez aurrekoaren (3); aurrez bere (5); aurrez beste (11); aurrez bi (4); aurrez egin (6); aurrez egindako (13); aurrez eginiko (4); aurrez eman (4); aurrez erabaki (8); aurrez erabakita (5); aurrez erabakitako (4); aurrez ere beste (3); aurrez erretiratu gura (3); aurrez erretiratu nahi (7); aurrez erretiratuko ditu (3); aurrez erretiratutako (3); aurrez erretiratzeko asmoa (3); aurrez esan (10); aurrez esana (5); aurrez esandako (5); aurrez esandakoa (5); aurrez esaten (3); aurrez ezagutu (9); aurrez ezagutzen (13); aurrez ezarritako (10); aurrez ezer (5); aurrez ezin (5); aurrez gorrotatzen ez (3); aurrez hartutako (3); aurrez hiru (5); aurrez hitzartutakoa (3); aurrez idatzitako (6); aurrez ikus (3); aurrez ikusi ez (3); aurrez ikusi ezin (4); aurrez ikusi zuen (5); aurrez ikusia (11); aurrez ikusita (5); aurrez ikusitako (5); aurrez ikusten (16); aurrez ikusterik (3); aurrez inoiz (10); aurrez iragarri (6); aurrez iragarria (7); aurrez iragarritako (3); aurrez iragartzen (4); aurrez irudikatu (4); aurrez izandako (5); aurrez izena (3); aurrez jakin (23); aurrez jakinda (3); aurrez jakitea (4); aurrez jakiteak (3); aurrez jokaturiko (3); aurrez landuriko (4); aurrez lau (3); aurrez onartu (4); aurrez ondo (3); aurrez ongi (4); aurrez pentsatu gabe (3); aurrez pentsatua (4); aurrez pentsatuta (4); aurrez pentsatutako (8); aurrez pentsatutakoa (3); aurrez pentsatzen (3); aurrez prestatu (3); aurrez prestaturiko (8); aurrez prestatuta (4); aurrez prestatutako (6); aurrez sekula (3); aurrez sentitu (3); aurrez telefonoz (4); aurrez uste (4); aurrez zegoen (6)

auto batek aurrez (3); autok aurrez aurre (8); azken aurrez (4); baina aurrez aurre (10); baitzuen aurrez (3); bata bestearen aurrez (3); batek aurrez aurre (11); baten aurrez aurre (6); batzuk besteen aurrez (3); begien aurrez aurre (7); berak aurrez (5); berarekin aurrez aurre (7); berriak aurrez (4); berriro aurrez aurre (3); bertan aurrez (3); bestearen aurrez aurre (3); besteen aurrez aurre (3); beti aurrez aurre (3); bi aurrez (4); bi autok aurrez (8); biak aurrez aurre (6); biok aurrez aurre (4); daude aurrez aurre (3); dela aurrez (3); dira aurrez aurre (28); dira aurrez aurreko (3); dira gaur aurrez (4); dirua aurrez (3); ditu aurrez aurre (5); ditugu aurrez aurre (3); dituzte aurrez aurre (6); du aurrez aurre (6); duen aurrez (4); dugu aurrez (5); dut aurrez aurre (4); dute aurrez aurre (8); dute aurrez aurreko (3); dutela aurrez (3); edo aurrez aurre (3); egitea aurrez (3); ek aurrez (3); elkarren aurrez aurre (12); en aurrez aurre (4); erabakia aurrez (4); erantzuna aurrez (4); ere aurrez aurre (8); etak aurrez (3); ez aurrez (3); ez da aurrez (3); ez du aurrez (3); ez duela aurrez (3); gaur aurrez aurre (9); gizona aurrez (4); guk aurrez (3); gure aurrez aurre (7); guztia aurrez (4); guztiak aurrez (6); haien aurrez aurre (4); han aurrez aurre (4); haren aurrez aurre (11); hauek aurrez aurre (4); hautagaiak aurrez (3); heriotza aurrez aurre (6); hiriaren aurrez aurre (4); honek aurrez (3); hori aurrez (6); horiek aurrez (6); horren aurrez aurre (6); hura aurrez aurre (6); iritsi aurrez (3); izan dira aurrez (4); izan ziren aurrez (4); izan zuten aurrez (3); izango den aurrez (4); izango dira aurrez (16); izango dituzte aurrez (5); izango du aurrez (4); izango dute aurrez (3); jainkoak aurrez (6); jaunak aurrez (6); jaungoikoak aurrez (15); jo zuen aurrez (3); kamioi batek aurrez (5); kontra aurrez aurre (3); langileak aurrez erretiratzeko (3); mendiaren aurrez aurre (3); nahiz aurrez (3); nik aurrez (4); nire aurrez aurre (9); nuen aurrez aurre (8); san frantziskok aurrez (3); taldea aurrez aurre (3); taldeak aurrez aurre (3); taldearen erdia aurrez (3); topatu zuen aurrez (5); zaio aurrez aurre (3); zegoen aurrez (6); zela aurrez (3); zen aurrez aurre (3); zion aurrez (5); ziren aurrez aurre (15); zituen aurrez aurre (3); zuela aurrez (4); zuen aurrez aurre (16); zuen aurrez aurreko (3); zuena aurrez (3); zuten aurrez aurre (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus